Pare bat aste goaz ordutegi berriarekin. Eta garbi dago ez garela oraindik aklaratzen. Adibide bezala, tuit hau. Motzean: ez baduzue oraingo hau gustoko, kontutan izan Britaina Handiko ordu eremu bera jarriko bagenu, ordu bat gutxiago markatuko zuten gure erlojuek orain. Eta, tuit horrek dioena horrela bata, aratsaldeko 5etan piztuko beharko genuke argia.
Gulu, Uganda, 2013ko azaroaren 3an | Egilea: Janne Pyykkö Norberak bere erara bizi du eklipsea. Benetan bitxia da Janne Pyykkö finlandiarrak nola bizi izan zuen. Gulu-ra, (Uganda) eklipse bezperan hendu zen. Eta Irene izeneko neska gaztea ezagutu zuen han. Irene da artikulu honen sarreran agertzen den neskatoa. Argazkia ikusiz, beste argazki eder bat bezala hartuko genuke. Baina ikusi bideoan […]