C/2012 S1 (ISON) 2013ko azaroaren 14an | Egilea: Bruce Gary
Alarma guztiak piztu ziren aurreko astean: C/2012 S1 (ISON) kometa famatuak eztanda izan zuen, outburst hizkuntza teknikoan. 48 ordutan bi magnitudetan igo zen distira eta leku ilunetatik begibistaz ikusteko aukera eman zuen. Zenbait adituek kometaren nukleoa apurtzen ari zela komentatu zuten. Objektu txikia da (1 eta 4 kilometro inguru) eta ez zen harritzekoa izango. Baina egunak aurrera joan ahala, garbi dago ez dela horrela izan. Eztanda txikia izan da eta zatiren bat apurtu da. Baina osorik jarraitzen du kometak perihelioaren bila. Datorren azaroaren 28an izango da.
Gertaera honek perihelioarekiko zeuzkagun aurreikuspenak aldatzen ditu. Mark Kidger adituaren esanetan, zati apurketa honek “expone hielo fresco de la subsuperficie que podría cambiar las apuestas sobre el comportamiento en el perihelio“.
Kometa berria da ISON, Oorteko hodeitik atera berria. Eguzkira gerturatzen hasi zenean, kanpoko geruzetako izotzek distira handia sortu zuten. Baina agortu da izotz hori. Hori dela eta, distira igoera eten egin zen. Perihelioak kometak izango zuen distira aurreikuspena asko jeitsi zen. -12tik -2ra edo jeitsi zen.
Aurreko astean gertatutakoa pespektiba berriak zabalzen ditu. Inork ez daki zer gertatuko den. Posible da kometa, azkenik, inork ikusten ez duenean apurtu eta desagertzea edota espektakulu izugarria ematea. Ez gara berriz zoratu behar ilargi beteak platerean ipiniz, baina adi ISON kometarekin. Bada ez bada.
Hemen aurreko astetik gertatutakoa irudi sekuentzian. Ikusgarriak argazki guztiak.
C/2012 S1 (ISON)
Ellisville, MO, USA, USA, 2013ko azaroaren 7an | Egilea: Gregg Ruppel
Jauerling, Austria, 2013ko azaroaren 8an | Egilea: Michael Jäger
Jauerling, Austria, 2013ko azaroaren 10ean | Egilea: Michael Jäger
Jauerling, Austria, 2013ko azaroaren 12an | Egilea: Michael Jäger
Ellisville, MO, USA, 2013ko azaroaren 13an | Egilea: Gregg Ruppel
C/2012 S1 (ISON) 2013ko azaroaren 15ean | Egilea: Damian Peach
Kahler Asten, Alemania, 2013ko azaroaren 16an | Egilea: Waldemar Skorupa
Ebenwaldhöhe, Austria, 2013ko azaroaren 17an | Egilea: Michael Jäger