Nahiko animatuta dabil eguzkia azen egunetan. Eta hor du beltzune erraldoi bat begi bistaz ikus daitekeena. Horretarako behar diren filtroak erabiliz, noski. Erdian da eta aukera ona da datozen egunetan zehar mugitzen ikusteko, eguzki errotazioa dela eta. Hemen duzue nola izan den orainarte.
C/2012 S1 (ISON) 2013ko azaroaren 14an | Egilea: Bruce Gary Alarma guztiak piztu ziren aurreko astean: C/2012 S1 (ISON) kometa famatuak eztanda izan zuen, outburst hizkuntza teknikoan. 48 ordutan bi magnitudetan igo zen distira eta leku ilunetatik begibistaz ikusteko aukera eman zuen. Zenbait adituek kometaren nukleoa apurtzen ari zela komentatu zuten. Objektu txikia da (1 eta 4 kilometro […]