>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Bi historio bitxi eguzki eklipsearen inguruan

Gulu, Uganda, 2013ko azaroaren 3an | Egilea: Janne Pyykkö

Norberak bere erara bizi du eklipsea. Benetan bitxia da Janne Pyykkö finlandiarrak nola bizi izan zuen. Gulu-ra, (Uganda) eklipse bezperan hendu zen. Eta Irene izeneko neska gaztea ezagutu zuen han. Irene da artikulu honen sarreran agertzen den neskatoa. Argazkia ikusiz, beste argazki eder bat bezala hartuko genuke. Baina ikusi bideoan nola bizi izan zuten protagonista biak eklipse laburra. 4min15ko bideoa da baina, ez baduzue eklipse osoa ikustea nahi, ikusi hasieta eta berriz 3m00-tik aurrera. Pazientzia ederra Irenena. Eta hori bai bitxia Jannek eklipsea bizitzeko duena.

Grazia gutxiago du bigarren historiak. Eklipsea ikusteko jarri genuen link bat Gloria projectena zen. Ez zuten zorte askorik izan. Bideoan azalpenak. Kokatzeko, hemen dugu Miquel Serra-Ricart eklipse aurretik ingurua nolakoa den azalduz:

Eta hemen gertatutakoa. 19 minutuko bideoa da eta ez du irudi askorik.  Hemen interesgarriena:

4m15 – 5m20 Eklipse aurretik eguraldi ona dutela azaltzen du Miquel-ek

10m05 – 11m20 Gertatutakoa azaltzen du Miquel-ek. Ez dute zorte handirik izan. Ikusi ze itxura duten herak.

13m40 . 14m15  Zortea dute azkeneko momentuan eta ikusten dute, lanoartean, eklipsea.

16m15 – 19m15 Ikusi dutena azaltzen du Miquel-ek. Integesgarria bukaerararte, irudirik ez dagoenean ere, ahotsa entzuten delako, heren arteko komentarioak.

Amaitzeko Juan Carlos Casadoren zenbait argazki. Hain baldintza kaxkarretan ere, irudi eder hauek lortu zituen.

Lago Turkana, Kenia, 2013ko azaroaren 3an | Kreditua:  Juan Carlos Casado/Gloria Project

Lago Turkana, Kenia, 2013ko azaroaren 3an | Kreditua:  D. Hernandez, J.C. Casado/Gloria Project

Lago Turkana, Kenia, 2013ko azaroaren 3an | Kreditua:  D. Hernandez, J.C. Casado/Gloria Project

Irudi gehiago: flickr Gloria Project

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



noviembre 2013
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930