>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Timelapse at the Pic du Midi Observatory

Timelapse zoragarria Romain Montaigutek Pic du Midiko obserbatoriotik  egin duena. Toki berezia txirrindularitza zaleontzat,  Col du Tourmalet dagoelako Pic du Midiren azpian. Timelapse at the Pic du Midi Observatory from Romain Montaigut on Vimeo. Gracias, Olivier Thizy

James Randi: “La ciencia y lo paranormal: un mago en el laboratorio”, hitzaldia

2012ko maiatzaren 14an eta Círculo Escéptico, Universidad de Deusto, Fundación Educativa James Randi  eta El Correo egunkariak James Randi handiaren hitzaldi bat antolatu zuten Bilbon: “La ciencia y lo paranormal: un mago en el laboratorio”. Gaztelaniara itzulita dago hitzaldia. Luzea da, baina merezi du Randi akzioak ikustea

Adventure Is Calling, Shane Black-en timelapsea

Shane Black-ek, sekulako bidaia egin zuen pasa den udan: bi hilabete Estatu batuetako 32 estatutik zehar, 13 parke bisitatuz 13.000 kilometrotako bidaian Dodge Caravan batean. Ikusi zituzten zenbait leku zoragarriren testimonia da timelapse hau. Gau sekuentzia dexente ditu timelapseak. Ze enbidia! Adventure Is Calling from Shane Black on Vimeo.

Igarotze hirukoitza Jupiterren, 2013ko urriaren 12an | Kreditua: Aula EspaZio Gela Urriaren 11tik 12rako gauean igarotze irukoitza egon zen Jupiterren, hemen iragari genuen bezala. Ez da sarean horren irudi askorik ikusi. Ez zuten aukera galdu EHUko Aula EspaZio Gelakoek. Agustín Sánchez-Lavega, Aula-ko eta Grupo de Ciencias Planetarias de la UPV/EHUeko zuzendari berak atera zituen irudiak Aulako Celestron 11″-arekin. Txarra zen […]

Ilusio optikoak, Hondaren eskutik

Ikusgarria Hondaren iragarpen hau. Ilusio optiko ezagun batzuk dira iragarpenaren oinarri. Merezi du, gero, nola egin zen ikustea. Horrela egin zen:

Gordan Ugarkovic-en argazki galeria ikusgarria

Titaneko bortizea | Edizioa: Gordan Ugarkovic Zerbait ona badute misio espazialek, lortzen duten material fotografikoa danon eskura ustea da. Gordan Ugarkovic-ek hori hartu eta hau sortu du. Materiala tratatu gabe usten da eta Gordanek editatu egin du. Informatikoa da Gordan ukraniarra lanbidez eta astroargazkilaritza da bere pasioa. Hemen jartzen duguna, flickreko bere orriko aukeraketa bat da. Lehenengo argazkia […]

Eguzki eklipse partziala, azaroaren 3an

Datorren azaroaren 3an eguzki eklipse partziala ikusteko aukera izango dugu Euskal Herritik. Eklipse bitxia da, hasieran eraztuz itxurakoa izango delako, total bezala amaitzeko. Egia esanda, Euskal Herritik gutxi ikusteko aukera izango dugu. Bilbotik, adibidez, eguzkiaren %6a besterik ez da eskutatuko. Adierazgarria da Agrupación Astronómica de Sabadellek argitaratu duen irudia. Bartzelonan antzera ikusiko da hemendik. 2013ko azaroaren […]