Datorren azaroaren 3an eguzki eklipse partziala ikusteko aukera izango dugu Euskal Herritik. Eklipse bitxia da, hasieran eraztuz itxurakoa izango delako, total bezala amaitzeko.
Egia esanda, Euskal Herritik gutxi ikusteko aukera izango dugu. Bilbotik, adibidez, eguzkiaren %6a besterik ez da eskutatuko. Adierazgarria da Agrupación Astronómica de Sabadellek argitaratu duen irudia. Bartzelonan antzera ikusiko da hemendik.
2013ko azaroaren 3ko eguzki eklipse partziala, | Kreditoa: Agrupación Astronómica de Sabadell
Horrela ikusiko da, Bilbotik. Ordu ofizialean da:
Hasiera: 13h14m
Maximoa: 13h35m
Amaiera: 13h56m
Beste tokiren batean bagaude, hemen begiratu ikusteko izango duzuen aukera. Herrialdeka banatuta:
– España (Kontuz Kanarias-tik ikusiko duzuenok, peninsulako ordua dagoelako hor. Kendu ordu bat)
– Brasil
– República Dominicana
– Ecuador
– Guinea Ecuatorial
– Haití
– Marruecos
– Perú
– Venezuela
ADI!: Ez saiatu eklipsea ikusten beharrezkoa den babesa ez baduzue.
Annular-total solar eclipse of 2013 November 3 from Michael Zeiler on Vimeo.