Igarotze hirukoitza Jupiterren, 2013ko urriaren 12an | Kreditua: Aula EspaZio Gela
Urriaren 11tik 12rako gauean igarotze irukoitza egon zen Jupiterren, hemen iragari genuen bezala. Ez da sarean horren irudi askorik ikusi. Ez zuten aukera galdu EHUko Aula EspaZio Gelakoek. Agustín Sánchez-Lavega, Aula-ko eta Grupo de Ciencias Planetarias de la UPV/EHUeko zuzendari berak atera zituen irudiak Aulako Celestron 11″-arekin. Txarra zen seeinga eta ezaun da hori irudietan, baina hor da, behintzat, igarotzea. Zenbait detaile azpimarratzen ditu Agustín berak:
– zein luzea den Calistoren itzala, gertaeraren geometriagatik
– Ioren abiadura, Europarena baino handiagoa, gertuago dagoelako
– Jupiterren errotazio azkarra
Bitxia eta pozgarria da Agustín Sanchéz-Lavega bezalako ikerlari handi batek kuriosidadea izatea eta bera, pertsonaki, ateratzea irudi hauek hain ordu ezerosotan. Bikaina.
Igarotze hirukoitza Jupiterren, 2013ko urriaren 12an | Kreditua: Aula EspaZio Gela
Igarotze hirukoitza Jupiterren, 2013ko urriaren 12an | Kreditua: Aula EspaZio Gela
Sarean ikusi ditugun irudien artean, bi hauek azpimarratzen ditugu. Animazio hau, Jan Koet-en eskutik, Wateringen-tik (Holanda):
Eta Diego Gonzalez-en marrazki eder hau (Observación Astronómica)
Igarotze hirukoitza Jupiterren, 2013ko urriaren 12an | Kreditua: Diego Gonzalez