Google Lunar X Prize: horrela doa leiha >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Google Lunar X Prize: horrela doa leiha

Bloga jarraitzen baduzue, jakingo duzue ilargira heltzeko lehiaketa bat dagoela martxan. 20 milioi dolarreko saria ontzi bat ilargian ipini, 500 metro ibili eta irudiak eta datuak Lurrera transmititzeko gai den taldearentzat. Hitz-egin genuen honetaz hemen: Ilargira globoan. Google Lunar X Prize lehiaketa da. 2007an hasi zen eta 20 milioi dolarreko saria 2012ko abenduaren 31a baino […]

Proxima Centauri ere, mugimenduan

Orain dela gutxi Barnard-en izarraren mugimendu propioa ikusten genuen. Gaur Próxima Centauri gure eguzkitik gertuen dagoen izarraren mugimendua ikusiko dugu. Próxima Centauri, gure sistematik gertuen dagoen izarra izan arren, mugimendu propioaren arabera 13. tokian dago, gertu egoteaz gain perspektiba eta abiadura erlatiboak ere zeresan handia duelako honetan. Ez dakigu oso ondo zein den mugimendu propiorik […]

R1/McNaught kometaren animazio ederrak

Rolando Ligustri italiarraren R1/McNaught kometaren bi animazio eder jaso ditugu. Lehenengoa ilunabarrean ateratakoa, kometa arratsaldez ere ikusten delako orain. Oso baldintza konplikatuetan, hori bai. Bere distira ez da igo eta ez da izango batzuk iragarri zuten kometa ederra. Baina merezi du. Ez da erraza izango ez arratsaldez, ez goizez, kometa nahiko baxu egongo delako. Horizonte […]

McNaught R1 kometaren azken irudiak

Galtzen ari gara azkeneko astetan jarraitu nahian ibili garen kometa. Baina irudi ederrekin emango diogu agurra kometari. Zoritxarrez, ez dira aurreikuspen onenak bete, baina aukera izan duenarentzat, ederra izan da kometa hau jarraitzea. Kuriosoa izan da nola, aurreikuspen batzuk 2. magnitudera helduko zela esan arren, gehienak 4. magnitudera besterik ez zela helduko aurreikusten jarraitu dute. […]

Frantzia kanporatua: astrologiak ez du funtzionatzen

Benetan penagarria Frantziak mundial honetan egindako parera. Anelka etxeratua Raymond Domenech bere entrenadoreari botatako hitz potolo horiek direla eta. Horrek beste jokalarien “plante” bat ekarri zuen eta Nicolas Sarkozyren partehartzea. Atzo kanporatu zuten Frantzia mundialetik. Egurra emateko aprobetxatu behar dugu. Ulertzen dugu gertatutakoak izan duen oihartzuna. Ulertzen ez duguna zera da: nola ez zen antzeko […]

Incertidumbre (Ziurgabetasuna)

Orain dela gutxi gaztelaniaz argitaratu diren fisikako bi liburu gomendatzera gatoz gaurkoan. Tira, egia esanda, bat ez irakurtzea gomendatuko dugu. David Lindleyren Incertidumbre eta Margaret Cheneyren Tesla, el genio al que le robaron la luz. XX. mendearen lehenengo hamarkadek ez dute parekorik fisikan (ezta zientzian ere). Urte haietan munduaren ikusmena aldaratu zigun fisikak. Einsteinen Erlatibitatearen […]

McNaught (C/2009 R1) kometa ere, mugitu egiten da

Azkeneko sarreraren arira, mugitzen diren “astroekin” jarraituz, Valladolideko Sociedad Astronómica Syrmako Fernando Cabrerizoren lan bikain hau aurkezten dugu gaurkoan. Hortik zehar dabil McNaught kometa oraindik ere, baina, zoritxarrez, ez ditu aurreikuspen onenak beteko. 5. magnitudearen inguruan geratu da kometa, eta nekez igoko da hortik askoz ere gehiago, bistan dagoenean behintzat. Gero eta gertuago dago eguzkiaren […]

Barnard, mugitzen den izarra

Geldirik daude, itxuraz, izarrak. Baina guzti guztiak mugitzen dira. Baina, hain urruti egonda, ez da nahikoa gizaki baten bizitza mugimendu hori nabaritzeko. Eszepzio batekin, gutxienez: Barnard-en izarra. Izar guztien artean azkarrena da izar hau, eta Edward Emerson Barnardek nabaritu zuen lehenengoz bere mugimendua 1916an, izarraren ingurua harrapatzen zuen plaka fotografiko bat 22 urte aurretik ateratako […]