>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Nabigatzailea kaiara heltzen da

Gaur amaitzen dugu denboraldia blogean. Abuztuan beteko du urtea, eta deskantsu apur bat hartuko dugu datorren hilabetean, irailean indarrez itzultzeko. Portura heltzen da Nabigatzailea. Baina astronomia berriak jarraituko dutugu eta zerbait garrantzitsua gertatzen bada, idatziko dugu zerbait. Ez da faltako, hori bai, Perseiden inguruko sarreraren bat. Baldintza onak dauzkagu aurten (Ilargirik ez). Hala ere, nekez […]

Planetak ilunabarrean: argazkiak

Saiatu zineten planetak ikusten?. Zamoran nago neu eta hemendik, zeru garbia eta horizonte laua , horrelakoak ikustea errazagoa da. Hemen atzo ateratako argazki batzuk. Ez dago Merkurio lehenengoan, oso baxu dagoelako eta ez da erraza besteekin batera ateratzea. Ea datozen egunetan. Ezkerreko argi distiratsu biak Saturno (ezkerreen dagoena) eta Marte bestea. Izarra da inguru horretako […]

Lau planeta ilunabarrean

Ilunabar hauetan lau planeta begi bistaz ikusteko aukera dugu. Tira, hiru, laugarrena, Merkurio, oso baxu dagoelako. Ilunabarrean mendebaldera begiratzen badugu, Artizarraren (Venus) argi distiratsua ikusiko dugu, erraz. Bere ezkerrera Saturno (urrutiena) eta Marte daude. Eskuinean, baina oso baxu, Merkurio. Saiatu gine atzo Merkurio ikusten, baina ez genuen lortu. Ea datozen egunetan zorte gehiago dugun. Irudietan […]

Eszeptisismoaren bidean

Ez dut uste inor eszeptiko jaiotzen denik. Ni neuk ere, gazteagoa nintzenean, Benitez-en liburuak irakurtzen nituen, bere serieak eta Jiménez del Osorenak ikusten nituen…baina heltzen da momentu bat esaten duzula: baina hau guztia zer da? Eta eszeptiko bihurtzen zara. Gai erakargarriak dira, atentzioa daitzen dutenak. Baina, momentu batean, galderak egiten hasi eta eszeptiko bihurtzen zara. […]

Alberto Montt-en eguneroko dosiak

Orain dela gutxi, Fogonazosi esker, Alberto Montt eta bere eguneroko dosiak. ezagutu dugu. Benetan jenialak. Fisikarekin loturiko batzuk jarriko ditugu hemen, sarrera honek hilabete honetan Experientia Doceten ospatzen den Fisikaren karnabalaren IX edizioan parte hartzen du. Urtero tren geltokian dauden bi trenekin azaltzen dugun mugimentu erlatiboari buruzkoa lehenengoa. Ikusteko beste era bat. Inertzia dosi txiki […]

Eguzki eklipsearen argazkiak eta Juan Pedro Gómez-en kronika txikia

Pasa de uztailaren 11kako eguzki eklipsearen gairekin amaitzeko, eklipsea Frantziar Polinesiatik ikusi zuen Juan Pedro Gómezek bidali digun kronika txikia. Honekin batera, hortik zehar ikusi ditugun eklipsearen argazki onenak. Juan Pedro Gómez Sánchez-en kronika Teniendo en cuenta las condiciones previstas en Tatakoto , nos trasladamos a otra mucho mejor, Tajunatara, muy cerca y a la […]

Superstizioen arriskuak

Kasualitatez, altxor txiki batekin egin dugu topo. 60ko hamarkadako The Twilight Zone telebista serie bikainaren kapitulu bat da. todopor2clicksi esker youtuben seriearen kanal bat dagoela jakin dugu. Hona hemen zoriz aurkitu dugun kapitulu bat, eskoletan erakusteko modukoa. Bikain azaltzen da bertan nola funtzionatzen superstizioek.

OVNIak bideotan

Irudimenak ez dagoena ikusi arazten digu sarri. Adibide bezala, bi bideo hauek, orain dela gutxi Astroboben ikusitakoak. Bideoan Kazakhstanen grabaturikoa dela ipintzen du. Badirudi kohete edo misil baten jaurtiketa ikusten ari garela. Ez da horrelakoak nahita nahiez base batetik gertu bizi behar. Aurten, taldekide bat Euskadi Irratian elkarrizketa batean zegoela entzule batek daitu egin zuen, […]