>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Incertidumbre (Ziurgabetasuna)

Orain dela gutxi gaztelaniaz argitaratu diren fisikako bi liburu gomendatzera gatoz gaurkoan. Tira, egia esanda, bat ez irakurtzea gomendatuko dugu.

David Lindleyren Incertidumbre eta Margaret Cheneyren Tesla, el genio al que le robaron la luz.

XX. mendearen lehenengo hamarkadek ez dute parekorik fisikan (ezta zientzian ere). Urte haietan munduaren ikusmena aldaratu zigun fisikak. Einsteinen Erlatibitatearen Teoriaren eta Teoria Kuantikoaren garaia da. Bigarren honetaz hitzegiten digu Incertidumbrek. Liburu bikaina non Mekanika Kuantikoaren sorrera azaltzen zaigun. Badira gaiaren inguruko beste liburu batzuk baina, honen meritua teoria berrira nola iritsi ginen pausoz pauso kontatzen zaigu. Inork nahi ez zuen teoria batera nola aurkitu zen kronologikoki azaltzen da. Fisika klasikoaren determinismoa mantentzea ezinbestekoa zen guztiontzat eta oso mingarria izan zen determinismo horri uko egitea. Eta hor azaltzen zaigu, beste guztien gainetik Niels Bohr handiaren irudia, bera izan bait zen teoria berriaren interpretazioan bidea zabaltzen joan zen fisikaria. Fisikari gehienek kalkuluetaz besterik ez ziren arduratzen, interpretazio filosofikoa alde batera utziz. Interesgarria da, nabaritzea Wolfgang Paulik prozesu guztian izan zuen papera. Ez zaio, normalean, paper hori errekonozitu. Hori bai, liburuaren izenburuak eta azalak iragartzen duen bezala, Heisenberg
da liburuaren haria eta irudi printzipala. Ez da exajerazioa gauzak bere ikuspuntutik kontatzen direla esaten badugu.

Liburuan zehar behin baino gehiagotan Bohr eta Born-en izenak nahasten direla iruditu zaigu eta itzulpenean akats nabariren bat badago. eta, zoritxarrez, liburuak indarra galtzen du amaiera aldera. Baina merezi du, benetan, hamarkada miragarri haietara bidaiatxoa egitea.

Tesla, el genio al que le robaron la luz da beste liburua. Gauza gutxi esateko, egian esanda. Gogoz hasi genuen liburua irakurtzen Nicola Tesla miresten dugun pertsonaia delako. Baina, zoritxarrez, egileak ez du asmatu eta ez du jakin eskutan ibili duen dokumentazio guztiarekin liburu on bat egitea, Galdu egin da eta detaile gehiegi ematen ditu batere interesgarriak ez diren atal askotan. Astuna, benetan liburua. Pena bat da. Hor gelditzen da oraindik egiteke, Tesla handiaren biografia definitiboa. Ea nork egiten duen.

Sarrera honek oraingoan Pirulo Cósmicok antolatzen duen Carnaval de la Físicaren VIII edizioan parte hartzen du.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



junio 2010
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930