Azkeneko sarreraren arira, mugitzen diren “astroekin” jarraituz, Valladolideko Sociedad Astronómica Syrmako Fernando Cabrerizoren lan bikain hau aurkezten dugu gaurkoan.
Hortik zehar dabil McNaught kometa oraindik ere, baina, zoritxarrez, ez ditu aurreikuspen onenak beteko. 5. magnitudearen inguruan geratu da kometa, eta nekez igoko da hortik askoz ere gehiago, bistan dagoenean behintzat. Gero eta gertuago dago eguzkiaren argitasunetik eta laster ez dugu ikusiko.
Gauza desberdinak nabaritzeko dago ondo Fernandoren bideoa. Alde batetik, kometak zeruan begibistaz nola ikusten diren erakusten du. Eta, horrez gain, kometa askok denbora tarte txikietan ere heren mugimendua adierazten dutela erakusten du.
Ekainaren 14koa da sekuentzia eta Valladolideko bere etxetik atera zuen. Canon 50D kamera, Sigma 200mm objektiboa, Astronomik CLS filtroa eta astrotrakekin egindako jarraipena.
Hobeto ikusteko, jo youtubera eta HDn ikusi.