Atlantiko gainetik, hegalaldi batean, 2013ko azaroaren 3an | Egilea: Ben Cooper
Hortik zehar ikusi ditugun eklipsearen argazki bilduma gaurkoan. 12 laguneko talde batek Falcon 900B alokatu eta Atlantiko erditik ikusi zuten eklipsea, laino guztien gainetik. Ben Cooperren argazki hau da. guretzat eklipsearen argazkirik onena.
Stephan Heinsius-ek, hegalaldi berean, beste sekuentzia hau jaso zuen.
Atlantiko gainetik, hegalaldi batean, 2013ko azaroaren 3an | Egilea: Stephan Heinsius
Ez dago totalidadearen argazki askorik. Motza izan zelako, agian. Hemen ikusi dugun bakarrenetarikoa, Lukas Gornisieiwcz, Ugandatik. 18 segundoko totalidadea besterik ez.
Pokwero, Uganda, 2013ko azaroaren 3an | Egilea: Lukas Gornisieiwcz
Gulu, Uganda, 2013ko azaroaren 3an | Egilea: Janne Pyykkö
New York, USA, 2013ko azaroaren 3an | Egilea: Chris Cook
Bideoei dagokionez, hau onenetarikoa. Florida-tik, eguzki ateratze izugarria.
Nola ikusi zen eklipsea hemendik? Ederrena Torreviejako Proyecto Mastralekoek eginiko bideo hau.
Amaitzeko, gauk ateratako argazkiak. PST batekin eta kamera, zuzenean, okularrean jarriz. Inprobisatutako argazkiak dira, ikustea soilik zelako gure asmoa. Protuberantzia eta guzti atera zaigu.
Gallegos del Campo, Zamora, 2013ko azaroaren 3an | Egilea: Manu Arregi
Gallegos del Campo, Zamora, 2013ko azaroaren 3an | Egilea: Manu Arregi