>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

The Sky live, kometak aurkitzeko web orri bat

The Sky live orria aurkeztera gatoz gaurkoan. Web orri bikaina momentu oro Eguzki Sistemako objekturik garrantzitsuenak non dauden erakusten duena. Oso aproposa, momentu hauetan, kometa hauek aurkitzeko: C/2012 S1 (ISON), C/2013 R1 (Lovejoy), 2P/Encke [2013] eta C/2012 X1 (LINEAR). Adibide bezala, sarrera hau zabaltzek duen irudia. S1 (ISON) orain eta hemen, ondoren, non izango den periheliora heltzen bada.

Mapa hauek ephemerides aukeran daude. Live position, sakatuz, beste irudi hau ikusiko dugu. Momentutik momentura berrizten doana, mugimenduan bait daude kometak.

Pena, ez duela orriak maparik inprimatzeko aukerarik ematen.

36 objektu daude aukeran orain. Kometa distiratsuenez gain, planeta guztiak, asteroide distiratsuenak eta, hau bitxikeria, ontzi espazialen posizioa, Voyagerra adibidez

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



noviembre 2013
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930