Uhin geldikorretaz hitzegiten genuen joan den astean. Musikarekin duten erlazioari buruz, konkretuko. Gaiarekin jarraituz, uhin geldikorrek elektroi eta atomoekin duten erlazioari buruz hitzegingo dugu gaurkoan. Tira, guk baino Brian Coxek azalduko digu, momentuko zientzia dibulgatzailerik onenetarikoa. The Royal Institutionen eman zuen hitzaldi baten zati bat da ikustera goazena. Dena ondo badoa, laster izango dugu hitzaldi osoa, azpitituluekin. […]
Sarri entzuten da ISS eta bere zati desberninen inguruan higiten. Washington, DCko Smithsonian National Air and Space Museumak argitaratu duen bideoan, hegalalditxo bat egiten dute ISSaren inguruan, bere zati guztiak azalduz. Interesgarria. Dani Caxetek pasatu digu linka. Mila esker.