>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

El mal del cerebro, dokumental interesgarri bat

El mal del cerebro Antonio Martínez Ron-ek  (Fogonazos) lainformación.com-erako zuzendutako dokumentala da. Bi zatitan, zuzeneko elkarrizketen bidez, burmuineko gaixotasunen inguruan hitzegiten digu. Harrigarriak dira teknologia berriei esker lortzen ari diren amaitzak. Ez dira definitiboak, baina ate bat irekitzen diote esperantzari.

Auroren timelapse zoragarriak

Ez dira joan den asteko eguzki ekaitzarekin lotutakoak, baina ederrak dira benetan. Aurrena, gehien bat. Nire gusturako, behintzat. Astirik badugu, aste honetan zehar idatziko dugu gure latitudeetan aurorak ikusteko dugun probabilitatea. Posible da? Erantzuna eta argibideak, etorriko den sarrera horretan Bad Astronomyn ikusi dugu.

Dubaiko dorreak, timelapsen

Timelapse polita Dubaiko dorreen ingurukoa. Handikeri hutsa da konplexu hori,jendea gosez hiltzen den mundu batean, baina ezin ukatu parajea zoragarria dela. Philip Bloom da timelapsearen egilea. Gaur egun nola dagoen erakusten da bertan. Amaitzeko Burj Khalifa dorrea, 828 metro-ko altuerarekin munduko dorrerik gailurrena dena, eraikitze prosezuan timelapse bitxi batean.

Aurorak Yellowknifen, 2011ko irailean

Kwon O Chul  korearraren auroren inguruko timelapse bikaina. Yellowknife (Canada), 62º latitudean. Politak all sky sekuentziak. Eta, zer esanik, ez paisai urbanoa dutenak. Argazkiak pasa den irailekoak dira. Zoragarria. Aurora, 2011.Sep. Yellowknife (v1.1) from kwon, o chul on Vimeo.

Apurtu ahal du soprano batek kristalezko kopa bat bere ahotsarekin?

Aurreko sarreran uhin geldikorrek musikarekin duten erlazioan zentratu bagina, gaurkoan soparno batek bere ahotsarekin kristalezkokopa bat apurtu ahal duen edo ez ikusiko dugu. Posible da? Ikusi genuen bezala, kristalezko kopa finen erresonantziazko uhinen frekuentzia, entzuten ditugun soinu uhinen artean daude. Hau da,entzuten dugun frekuentzia batean bibrarazi ahal ditugu. Eta fenomenoak alderantziz ere funtzionatzen du. Hau […]

Fisika, musika eta uhin geldikorrak

Sarrera honen ideia The Kid Should See This-en bideo hau ikusita etorri zitzaigun: Askok jakingo duzue kristalezko kopak “soinua” ateratzen dutela behatz puntekin frotatzen baditugu, bideoan egiten duten modura. Harriduraz aurkitu dugu ba dela zein honetara profesionalki dedikatzen den. Poloniako Glass Duoren kasua da. Jarraian datorren bideo honetan bezala, kamera musikako festibaletan ere parte hartzen […]

Objektu bitxia hegoamerikako zerutan

Orain dela pare bat aste, objektu bitxi bat ikusi zuten Hegoamerikako zenbait lekutatik, Argentina, Chile, Costa Rica eta México, besteak beste. Luze jo zuen objektuaren behaketak eta zenbait astonomia zale heuren artean abixua pasatzeko denbora eman zuen. Urtarrilaren 12ko gaueko lehen ordutan izan zen. Horrela deskribatu zuen ikusi zuena Rodolfo Ferraiuolok, blog honetan sarri agertzen […]

Climas extremos, dokumental serie ona

Urtarrilaren 3an abiatu zen Mario Picazo ezagunak aurkezten duen serie berri bat.  Climas extremos izenburuarekin, munduko toki desberdinetara eramaten gaitu Mariok, klima berezia dutenak, guztiak. Siberiako Oymyakon herrian zen lehenengoa. Eguneko tenperatura altuena -30ºtakoa izatea, ohikoa da herri honetan. Hemen duzue kapitulu honetako laburpena: Eta hemen duzue dokumental osoa, online: Climas extremos – Oymyakon, el pueblo más frío del […]

Bilatu

Entradas recientes

enero 2012
MTWTFSS
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031