Ciudad K: serie bikain baten dosi txiki batzuk >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Ciudad K: serie bikain baten dosi txiki batzuk

Irailean hasi zen Ciudad K izeneko serie baten emisioa. TVEko La 2-en, nola ez. Benetan arraroa horrelako serie batekin topo egitea, gaur egun egiten den telebista kontutan izanda. Seriearen saleak gara era badugu, jadanik K hiritarren agiria ere. Zuek ere horrelako bat izatea nahi baduzue, test txiki hau eginda lortuko duzue. Astelehenero 21h30tan, atal berri […]

Moonlight: konstelazioak

Moonlight timelapsearen inguruko sarrerei amaiera emateko, fotograma batzuk jarriko ditugu hemen, konstelazioak marraztuz. Astebukaera ona igaro.

Moonlight: argazkiak

Aurreko sarreraren fotograma batzuk hemen. Hegazkin ugari bideoan baina, horrez gain, baita beste detaile bitxi batzuk ere. Meteororik ez, zoritxarrez, baina bai Iridium bi sateliteren distirak eta beste satelite bateren arrastoa. Iridiumak lehenengo. Satelite motel baten arrastoa bi fotograma hauetan: Bihar emango diogu amaiera timelapse honen inguruko sarrera zortari. Bertan agertzen diren kostelazioak biharkoan.

Moonlight: udako timelapsea

Argazkiak ateratzen ibili ginen udan, timelapse bat egiteko asmoarekin. Edizio programekin borrokan nahiko luze ibili eta gero, hemen jartzen dugun bideoa atera zaigu. 2500 argazki inguru dira, aurtengo udan ateratakoak guztiak, Zamorako Gallegos del Campo herrian. Sekuentzia guztiek gauza bat dute komunean: momentu batean edo bestean Ilargiaren argiak argiztatzen dituela bazterrak. Canon 400D da lehenengo […]

Artizarra egunez: azken argazkiak

Zamoran egon gara azken egun hauetan. Zoritxarrez lainotuta egon da gauez eta ezin izan dugu 103P/Hartley ikusten saiatu. Zorte gehiago izan dugu egunez eta. laino artean izan bada ere, Artizarra berriz ere ikusi izan dugu, egun argiz. Hemen, argazkiak, ikusi izan ahal duguna. Artizarra erdialdera dagoen puntu distiratsua da. Antzematen da bere fasea. Urriaren 9ko […]

103P/Hartley, ikusteko erraza ez den kometa

Begibistaz ikusteko moduko magnitudeetan dago 103P/Hartley kometa. Baina ez da bat ere erraza ikustea. Nola da posible hori? Eta begiko behaketan adituak diren behatzaileen artean desberdintasun handiak daude kalkulatzen ari diren magnitudeetan. Zergatik?. Behatzaile horietako batek, Juan Jose Gonzalezek, Observadores_cometas forora bidalitako korreo batean azaltzen du horren zergatia. Interesgarria astronomian adituentzat, baina baita ere afizio […]

Urriko zerua

Komentarioen atalari esker La Costa de las Estrellas izeneko youtubeko kanala aurkitu dugu. Bideo interesgarri ugari bertan. Hubblesitekoek eta Fernando Beltranek itzuli duen bideoa ipintzen dugu gaurkoan, non urriko zeruari buruz hitzegiten den. Bi minutu eta erdi, beraz gaineko begirada bat besterik ez da, baina interesgarria eta kuriosoa, estatubatuarrek ematen dioten “ukitu” yankiagatik, gehien bat. […]

Artizarraren fasea, prismatikoekin ikusgai

Artizarrari begira ibili ginen atzo ere. Hirugarren eguna jarraian planeta egun argiz ikusten dugula. Konplikatzen doa gauza, itxuraz Eguzkira gerturatzen ari delako. Baina posible da. Saiatu, hori bai, Artizarra zein ingurutan ibili behar den aurkitu eta gero, Eguzkia etxe baten atzean edo ezkutatzen. 35ºtako distantzia bazegoen Eguzkia eta Artizarraren artean irailaren 30ean, atzo 30ºtakoa zen. […]