>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Ikusi gabeko Fobosen argazki batzuk

Eurekan ikusi ditugu eta hemen zintzilitu gabe ezin utzi. The Planetary Society Blogen beste inon ikusi ez ditugun Marteko Fobos satelitearen argazki batzuk argitaratu ditu. ESAren (Europako Espaziko Agentzia) Mars Express ontziak ateratakoak dira eta, auskalo zergatik, ez dauzka bere web ofizialean zintzilikatuta. han daudenen artean hauek dira gure gustokoenak. Fobos eta bere atzean Deimos. […]

Darwin, Richard Dawkinsen eskutik

Oso gustoko batzurentzat, ia deabru bat beste batzurentzat Richard Dawkins datorkigu gaurkoan. Darwinen lana azaltzen digu gaurkoan, era atsegin batean eta gaur egun ere hautaketa naturalak aurrera jarraitzen duela garbi utziz. Bukaera aldera aurkituko duzue hori. Merezi du dokumentalak hasieratik bukaerara ikustea.

“El gran diseño” mundu guztiak irakurri beharko zukeen liburua

“…la filosofía ha muerto. La filosofía no se ha mantenido al corriente de los desarrollos modernos de la ciencia, en particular de la física. Los científicos se han convertido en los portadores de la antorcha del descubrimiento en nuestra búsqueda de conocimiento“ Horri dio Leonard Mlodinowekin batera Stephen Hawkingnek idatzi duen azken liburuaren lehenengo orrian. […]

Jupiterrera adi

Aurretik komentatu dugun bezala, Jupiterreko hegoko banda ekuatoriala (SEB) berragertzen hasita dago. Hasiera batean astrofotografoentzat bakarrik izan bazen, orain begi-bistaz ere ikusi ahal dira aldaketak, Oscar Canales kontatu digun bezala. Orain dela egun batzuk beltzune ilun txiki bat begibistaz ikusi zuen bere C11rekin, behaketarako baldintzak oso onak ez izan arren. Azaroaren 12tik aurrera nahiko nabariak […]

Saturnoren sei satelite argazki berean

Cassini espazio ontzaren beste argazki zoragarri bat gaurkoan, Astroboben ikusitakoa. Saturnoren sei satelite, Jano, Atlas, Pan, Dafne, Epimeteo eta Encelado, Saturnotik 1.7 milioli kilometrotara ateratako argazkian. Ez du horrela ematen, baina argazkitik gertuen dagoen satelitea Epimeteo da. Kalitate handiagoan deskargatzeko, hemen edo hemen. Aipamen berezia merezi dute Pan eta Daphnek. Irudian ikusten den bezala, satelite […]

Konstelazioak bilatzen Hartz handitik abiatuta

Aula de Astronomíako bideo batzurekin gatoz gaurkoan, oso praktikoan astronomiaren munduan murgiltzen hasi denarentzat. Udazkenerako da lehena, eta Pegasoren karratutik abiatzen da. Udazkeneko lerroketak Udarako daude azalduta jarraian datozenak baina, kontutan izanda zerua apur bat biratuta dagoela orain, balio dute. Hor agertzen den bezela baino, horizontal dago Hartz handia udazkeneko zeruan gauaren lehenengo orduetan, irudi […]

Hiru gau M33kin

Ángel L. Huelmo astronomo zalea bikainaren kronika batekin gatoz gaurkoan. Hiru gau pasatu zituen M33 Triangeluko galaxiari begira, marrazten. Beginistaz ikusi ahal den objekturik urrutiena da M33, baina zeru iluna behar da horretarako. Ondoko irudian duzue Angel Arp izeneko 61 cmtako bere teleskopioarekin. Idatzi hau AstronomíaVisual forora idatzitako kronika baten egokitzapena da. Bukaeran duzue hiru […]

Timelapse zirkunpolarra

Timelapses.eseko Antonio Casadoren timelapse bat asteari amaiera emateko. Interesgarria oso kanpo zabala hartzen duelako, zeruak Ipar Izarraren inguruan nolabiratzen duen erakutsiz. Ikusten ahal duzue Ipar Izarra? Ondorengo argazkietan duzue non dagoen. Astebukaera ona igaro. Stars Timelapse from Timelapses.es on Vimeo.