>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Orionidak, izar euri bat aste bukaera honetan

Badira, abuztuko Perseidez gain beste izar euri batzuk urtean zehar. Baina ez dira, orokorrean, oso ikusgarriak izaten eta adituek besterik ez dituzte behatzen.. Urriaren 20aren inguruan Halley kometak utzitako arrasto batzuen ingurutik igarotzen da Lurra, Orionidak deituriko izar euri bat sortuz. Izena, radiantea Orióneko konstelazioan dagoelako da. Nahiko izar euri arrunta zen baina, 2006tik aktibitateak […]

Titanen itzala, Saturno azalean

Cassini zundaren argazki batekin gatoz gaurkoan. Benetan harrigarriak zunda honek bidalitako irudiak: Saturno, bere sateliteak eta bere eraztunak inoiz ikusi ez ditugun bezala. The Boston Globen The Big Picturetik dago hartuta. Komeni da noizean behin orri honetatik pasatzea, irudi ikusgarrien bidez historioak kontatzen bai dira bertan. 2009ko azaroaren 9koa da gaur ipini behar dugun irudia. […]