103P/Hartley kometa ikusteko egun onenak | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

103P/Hartley kometa ikusteko egun onenak

Lurretik gero eta gertuago dago Hartley kometa. Kometa ikusteko egunik aproposenak datoz, beraz. Hemen duzue kometa hau datozen egunetan aurkitzeko mapa Astrobob etik hartuta.

Ez da, oraingoz, oso kometa ikusgarria izan. Irudi ederrak ateratzeko aukera eman du, zeruko inguru polit batetik pasatzen ari delako. Hemen dugu, adibidez, Michael Jaegerren irudi bat. Hartley kometa, NGC1528 (ezkerrean) eta NGC1491 (eskuinean) argazki berean.

Urriaren 14koa da argazkia. Rolando Ligustriren beste honetan, berriz. Epsilon Aurigaekin batera. Urriaren 18koa da hau.

Hasi da kometa buztan txiki bat erakusten. Eta orain begi bistaz ikustea aurreko astetan baino errazagoa dela irakurri dugu, zeru onak baditugu, noski. Alde txarra Ilargiak dakar, ilargi betera goazelako. Horrek argazkiak eta behaketak oztopatuko ditu. Soluzio bakarra, aste honetan, ilargia gorde eta gero behatzea da, gauaren azkeneko ordutan.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



octubre 2010
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031