Aurreko sarreraren fotograma batzuk hemen. Hegazkin ugari bideoan baina, horrez gain, baita beste detaile bitxi batzuk ere. Meteororik ez, zoritxarrez, baina bai Iridium bi sateliteren distirak eta beste satelite bateren arrastoa. Iridiumak lehenengo. Satelite motel baten arrastoa bi fotograma hauetan: Bihar emango diogu amaiera timelapse honen inguruko sarrera zortari. Bertan agertzen diren kostelazioak biharkoan.
Argazkiak ateratzen ibili ginen udan, timelapse bat egiteko asmoarekin. Edizio programekin borrokan nahiko luze ibili eta gero, hemen jartzen dugun bideoa atera zaigu. 2500 argazki inguru dira, aurtengo udan ateratakoak guztiak, Zamorako Gallegos del Campo herrian. Sekuentzia guztiek gauza bat dute komunean: momentu batean edo bestean Ilargiaren argiak argiztatzen dituela bazterrak. Canon 400D da lehenengo […]