Artizarrari begira ibili ginen atzo ere. Hirugarren eguna jarraian planeta egun argiz ikusten dugula. Konplikatzen doa gauza, itxuraz Eguzkira gerturatzen ari delako. Baina posible da. Saiatu, hori bai, Artizarra zein ingurutan ibili behar den aurkitu eta gero, Eguzkia etxe baten atzean edo ezkutatzen. 35ºtako distantzia bazegoen Eguzkia eta Artizarraren artean irailaren 30ean, atzo 30ºtakoa zen. […]