Ezusteko izar usoak (lluvia de estrellas) azaroaren 2 eta 3an? >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Ezusteko izar usoak (lluvia de estrellas) azaroaren 2 eta 3an?

Ez dago datu ziurrik eta eszeptikoak izatea komeni da baina aukeraren bat dago datozen azaroaren 2 eta 3an izar usoak ikusi ahal izatea, azken asteetan behin baino gehiagotan aipatu dugun 103P/Hartley kometarekin lotutakoa. Universty of Wenster Ontarioko (UWO) Peter Brownek egin du iragarpena urriaren 16an All Sky zaintza kamera desberdinek jasotako bi bolidoetan oinarrituta. Kamera […]

Auroren argazkiak eta nola aurresan gure herrian ikusiko diren

Oso luze joan da Eguzkiaren azkeneko minimoa. Baina martxan da gure izarraren aktibidadea, 2013 izango den hurrengo maximoaren bidean. Ez ohi da aurorarik ikusten gure latitudetatik baina, Eguzkia maximoan dagoela ekaitza bortitzeren bat badu, posible da ikustea. Eta ikusi izan dira, adibidez, Donostiatik, hori bai, gure herrien argi kutsadura hain handia ez zenean. Gert egotea […]

Neil deGrasse Tyson, OVNIen inguruan

Zenbait tokitan agertu da jadanik, baina hemen ere jarri beharrean gaude. Boston-go Hayden Planetarioko zuzendaria den Neil deGrasse Tyson, mundu mailako zientzia dibulgatzaile onenetarikoa da, zalantzarik gabe. Zoritxarrez, ez du hemen bere lanak ohiartzun gehiagirik izan. 2009ko martxoaren 26an, St Petersburg-ko (Florida) St Petersburg Collegek antolatutako “Cosmic Quandaries” (Dilema Kosmikoak) izeneko hitzaldi batean parte hartu […]

30. hamarkadako teleskopio portatila

Astronomia zaleak betidanik izan dira. Eta asmakuntza zoroak ere, betidanik izan dira. Bien konbinaketa da gaur aurkezten dugun teleskopio “portatila”. Datu gehiegirik ez bere inguruan. Teleskopioa zein autoa Ed Turner (Whittier, California) astronomia zaletuarenak dira, baina argazkiaten ageri dena Shelly Stoody da. 1933an muntatu zuten teleskopioa automobilaren gainean, eta bertan egon zen 1955erarte. Eta ez […]

Orionidak, izar euri bat aste bukaera honetan

Badira, abuztuko Perseidez gain beste izar euri batzuk urtean zehar. Baina ez dira, orokorrean, oso ikusgarriak izaten eta adituek besterik ez dituzte behatzen.. Urriaren 20aren inguruan Halley kometak utzitako arrasto batzuen ingurutik igarotzen da Lurra, Orionidak deituriko izar euri bat sortuz. Izena, radiantea Orióneko konstelazioan dagoelako da. Nahiko izar euri arrunta zen baina, 2006tik aktibitateak […]

Titanen itzala, Saturno azalean

Cassini zundaren argazki batekin gatoz gaurkoan. Benetan harrigarriak zunda honek bidalitako irudiak: Saturno, bere sateliteak eta bere eraztunak inoiz ikusi ez ditugun bezala. The Boston Globen The Big Picturetik dago hartuta. Komeni da noizean behin orri honetatik pasatzea, irudi ikusgarrien bidez historioak kontatzen bai dira bertan. 2009ko azaroaren 9koa da gaur ipini behar dugun irudia. […]

103P/Hartley kometa ikusteko egun onenak

Lurretik gero eta gertuago dago Hartley kometa. Kometa ikusteko egunik aproposenak datoz, beraz. Hemen duzue kometa hau datozen egunetan aurkitzeko mapa Astrobob etik hartuta. Ez da, oraingoz, oso kometa ikusgarria izan. Irudi ederrak ateratzeko aukera eman du, zeruko inguru polit batetik pasatzen ari delako. Hemen dugu, adibidez, Michael Jaegerren irudi bat. Hartley kometa, NGC1528 (ezkerrean) […]

Van Gogh eta Astronomia

Denok ezagutzen duzuen koadro batekin gatoz gaurkoan, irailaren 21ean APOD izan zena: Gau izartua Rodano gainean APODeko gaztelaniazko orrian irudiaren azalpenetan, hau irakurtzen da: “Por encima del río, uno puede discernir las estrellas del familiar asterismos de la Osa Mayor. Siguiendo la línea conectando las dos estrellas del Gran Carro de la derecha, se puede […]