Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

The Sky live, kometak aurkitzeko web orri bat

Manu Arregi Biziola

The Sky live orria aurkeztera gatoz gaurkoan. Web orri bikaina momentu oro Eguzki Sistemako objekturik garrantzitsuenak non dauden erakusten duena. Oso aproposa, momentu hauetan, kometa hauek aurkitzeko: C/2012 S1 (ISON), C/2013 R1 (Lovejoy), 2P/Encke [2013] eta C/2012 X1 (LINEAR). Adibide bezala, sarrera hau zabaltzek duen irudia. S1 (ISON) orain eta hemen, ondoren, non izango den periheliora heltzen bada. […]

GEO sateliteak ekinokziotan, elementu distiratsuak zeruan

Manu Arregi Biziola

Gustoko dugu zeruan gauza bitxiak ikustea. Eta erronkak proposatzea. Jon Mikel Kareagak, astronomia zale euskalduna, sateliteen behaketan aditua, erronka hau jartzen digu: GEO sateliteak ikustea. hemen bere artikulua. Itzalpean izeneko bloga zabaldu berri du Jon Mikelek. Ongi etorri blogosferara, Jon! Satélites GEO en equinocios, elementos brillantes en el cielo Egilea: Jon Mikel Kareaga Los satélites GEO de telecomunicaciones son […]

Erronka interesgarria: AVT-4-aren ISSrainoko bidaia jarraitu

Manu Arregi Biziola

Erronka bat proposatzen dizuet datozen egunetarako: AVT-4 Albert Einstein kerga ontziak ISSra egiten ari den bidaia jarraitzea. Atzo jaurti zuten AVT-4-a Ariane 5 ES batean Frantziar Guayanatik. Bideoan duzue jaurtiketa: AVT-4 Albert Einstein horrelako laugarren ontzia da( Jules Verne, Johannes Kepler eta  Edoardo Amaldi izan ziren aurretik). Dena ondo badoa, ekainaren 15ean iritsiko da ISS-ra. Nola egin jarraipena? Heavens […]

Merkurio, Artizarra eta ISS, ilunabarretan

Manu Arregi Biziola

Iowa, USA, 2013ko maiatzaren 31an | Egilea: Carmen  Atzean geratu zen planeten konjuntzioa, baina egun aproposak dira, oraingoz,  Merkkurio, Artizarra (Venus) eta Jupiter ikusteko. Konplikatu xamarra Jupiterren kasuan, Eguzkitik geroz eta gertuago dagoelako. Merkurio eta Artizarra, berriz, hor jarraituko dute datozen egunetan. Ez du Merkuriok ikusteko aukera askorik ematen. Aprobetxatu dezagun ba. Zer egin ikusteko? Ilunabarrean mendebaldera begira jarri. Iluntzen […]

2013ko ekaineko zerua

Manu Arregi Biziola

Ipar Hemisferioa, 2013ko ekaina Fernando Beltránek La costa de las estrellas youtubeko bere kanalerako eginiko bideoa hilabete honetan ikusgai duguna erakusten duena. Hego Hemisferioa, 2013ko ekaina Fernando Beltránek La costa de las estrellas youtubeko bere kanalerako eginiko bideoa hilabete honetan Hego Hemisferiotik ikusgai duguna erakusten duena. Ipar Hemisferioan bizi bazara ere, ikusi, merezi du eta. Azkenik […]

Jupiter, Artizarra eta Merkurioren konjuntzioa, argazkitan

Manu Arregi Biziola

2013ko maiatzaren 26an | Egilea: Thierry Legault Mont Saint Michel, Normandy, France Ez dugu eguraldia oso lagun izan, baina hor ditugu, sarean, astebukaera honetan zehar ikusgai izan dugun konjuntzioaren argazkiak. Thierry Legault ezaguna ere animatu da oraingoan eta berea da sarrera honen buruan duzuen argazki ederra: hiru planetak , Mont Saint Micheletik. Igandean egon dira, gertuen, hiru planetak. Hemen […]

Planeten dantza, astebukaera honetan zehar

Manu Arregi Biziola

Iturria: http://stardate.org Eguraldia lagun badugu, planeten dantza ikusiko dugu astebukaera honetako ilunabarretan. Jupiter, Artizarra (Venus) eta Merkurio mendebandeko horizontean elkartuko dira ilunabarreab. Oso nabaria izango da, erreferentziei esker, Merkurioren mugimendua egunetik egunera. Planetak ikusi ahal izateko, mendebaldeko horizontea ahalik eta garbien izan behar dugu. Iluntzen hasi ahala komeni da aukeratutako behatokian egotea. Ikusiko dugun lehenengo planeta […]

Ikusi al duzue inoiz Artizarraren gerrikoa?

Manu Arregi Biziola

Ziur batek baino gehiagok inoiz ikusi duela, zer den jakin gabe. Ilunabarrean ikustea da ohikoa, egunsentian ere berdin berdin agertu arren. Eguzkiaren kontrako aldean ikusten den zonalde iluna da. Ekialdera eguzki sarreren eta mendabaldera sorreran. Zonalde hori horizonte inguruan egoten de eta beste banda larrosa izaten du gainetik. Hori da Artizarraren gerrikoa. Ez dugu Artizarra […]

junio 2018
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930