Iowa, USA, 2013ko maiatzaren 31an | Egilea: Carmen
Atzean geratu zen planeten konjuntzioa, baina egun aproposak dira, oraingoz, Merkkurio, Artizarra (Venus) eta Jupiter ikusteko. Konplikatu xamarra Jupiterren kasuan, Eguzkitik geroz eta gertuago dagoelako. Merkurio eta Artizarra, berriz, hor jarraituko dute datozen egunetan. Ez du Merkuriok ikusteko aukera askorik ematen. Aprobetxatu dezagun ba.
Zer egin ikusteko? Ilunabarrean mendebaldera begira jarri. Iluntzen hasi bezain laster, argi distiratsu bai ikusiko dugu. Hor da Artizarra. Eta apur bat beranduago, gorago, Merkurio agertuko zaigu. Irudian duzue nola egongo diren, gutxi gora behera.