Artizarra egunez: azken argazkiak | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Artizarra egunez: azken argazkiak

Zamoran egon gara azken egun hauetan. Zoritxarrez lainotuta egon da gauez eta ezin izan dugu 103P/Hartley ikusten saiatu.

Zorte gehiago izan dugu egunez eta. laino artean izan bada ere, Artizarra berriz ere ikusi izan dugu, egun argiz. Hemen, argazkiak, ikusi izan ahal duguna. Artizarra erdialdera dagoen puntu distiratsua da. Antzematen da bere fasea. Urriaren 9ko argazkia da, Canon 550D kamera eta sigma 70-300mm objektiboa.

Irudia handituz, hor dugu fasea, prismatikoetatik ikusten den antzera.

Urriaren 5eko irudi bat amaitzeko. Argitaratu genuena, baina beste handipen batean. Artizarraren fasea, Oñatiko parrokiaren dorrearekin batera..

Eguzkitik gero eta gertuago dago Artizarra, zoritxarrez, eta gero eta konplikatuagoa da egun argiz ikustea. Baina tira, posible da oraindik. Zorte on!!

Temas

artizarra

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



octubre 2010
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031