Irudi pare bat | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Irudi pare bat

Pare bat irudi, azkeneko egunetan komentatzen ibili garenaren inguruan. Astronomy Sketch of the Dayn agertu zen lehena, irailaren 30ean. Marrazki biziduna da lehena, irailak 20tik 24ra Urano, Jupiter eta honen sateliteen mugimendiua erakutsiz. Prismatikoak erabili ditu behatzaileak marrazkirako. Bognár Tamásek Zakanytik (Hungaria). Oraindik ez duzula Urano ikusi? Ba azkar, garaiz zaude eta.

Rolando Ligustri dator, berriz ere blogera, 03P/Hartley kometaren irudi berri batekin. Cassiopeian harrapatu du oraingoan Pacman Nebularen ezizenarekin ezagutzen den NGC 281 nebulosarekin batera. Urriaren 2koa da irudia eta animazio txiki bat ikusi ahal duzue hemen

Inguru interesgarri bat zeharkatu behar du kometak eta horrek horrelako irudi ederrak ateratzeko aukera gehiago emango du. Bada iadanik nor kometa begibistaz ikusi duen, baina badirudi kometa begibistaz ikuste aukera izateko zeru ilunak beharrezkoak izango direla.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



octubre 2010
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031