Mare Humorum | Egilea: Francisco Javier Pobes Serrano
Behar beharrezkoak dira astronomian konparaketak. Objektu eta distantzia astronomikoen jabe egiteko ezinbestekoak dira. Hitzegin dugu horretaz aurretik: Tamaños relativos I, II eta III.
Joan zen larunbatean LPODek Francisco Javier Pobes Serrano-ren muntaketa bat aukeratu zuen, non Mare Humorum iberiar peninsularen erdian jartzen zuen. Goialdean, eskerrean, Gassendi kraterra. Krater horren barnean, Hego Euskal Herri osoa sartuko zen. Mare Humorumen, berriz, askoz ere gehiago.
Krater zaharra da Mare Humorum. Ustez orain dela 3900 milioi urte sortu zen eta basalto kapa batek bete egin zuen, talkak eragindako sumendien aktibitatea dela eta.
Non dago Mare edo itsaso hau ilargian? Hemen duzue:
Amaitzeko, aurkakoa egin ahal dugu. Iberiar peninsula, irudimenarekin, Ilargian kokatu. Ez da hain handia Ilargia, ezta?