Ez da erraza auroren inguruko zerbait originala egitea. Bideo honetan gehien gustatzen zaiguna irudi zenitala da, aurorak izarren artean dantza egiten. Shawn Malone, Michiganeko lake Superioretik RADIANCE from LakeSuperiorPhoto on Vimeo. Universe Todayn ikusi dugu. Bere materialaren artean, beste timelapse hau ere aurkitu dugu. hau baino egderragoa. North Country Dreamland from LakeSuperiorPhoto on Vimeo.
Horrela ikusiko ziren Lurretik planetak Ilargia dagoen distantziara egongo balira. Gauez eta egunez. Eta nola ikusiko genuen Ilargia 400.000 kmtara egon beharrean, ISSa dagoen distantziara, 400 km-tara, balego. Ederra baina, zer esanik ez, ezagutzen dugun Lurra pikutara joango zen horrela. Marea indar izugarriak, agur atmosfera,… Dena den, bideo hauen arteko didaktikoena, agian, atera zen lehena […]
España a ras de cielo La 1ko programa berriak, Canariaseko zeruari buruz hitzegin zuten, irudi ikusgarriekin. Daniel López handia ere agertzen da. Hemen, ebaketa batean, zatirik interesgarriena. Baina merezi du porgrama osoa ikustea. España a ras de cielo – España de nocheVer vídeo España a ras de cielo – España de noche
Hawaiko Mauna Kea munduko tokirik onenetarikoa da izarrak ikusteko. Sean Goebelek, Hawaiko Unibertsitateko posgraduko Astronomia ikasle bezala bertako behatokian egoteko aukera paregabea izan zuen. Horrela, hemen duzuen timelapsea egin du, apirila eta udan ateratako argazkiekin. Hemen duzue bideoa eta hemen: Sean Goebel Photography bere argazki bilduma zoragarria. Mauna Kea Heavens Timelapse from Sean Goebel on Vimeo.
Aurrekoan Jon Mikel Kareagak, Itzalpean, idatzitako artikulua argitaratu genuen blogean, ekinikzio inguruak satelite geosinkronoak ikusteko aukera zalduz, Satélites GEO en equinoccios, elementos brillantes en el cielo. Fernando Cabrerizok erronka hartu eta bideo honetan jaso ditu. Centro Astronómico de Tiedran bere kamerak jarri, 80 satelite geosinkrono inguru jaso zituen. Harrigarria. Geosynchronous satellites entering and leaving Earth’s shadow […]
Gustoko dugu zeruan gauza bitxiak ikustea. Eta erronkak proposatzea. Jon Mikel Kareagak, astronomia zale euskalduna, sateliteen behaketan aditua, erronka hau jartzen digu: GEO sateliteak ikustea. hemen bere artikulua. Itzalpean izeneko bloga zabaldu berri du Jon Mikelek. Ongi etorri blogosferara, Jon! Satélites GEO en equinocios, elementos brillantes en el cielo Egilea: Jon Mikel Kareaga Los satélites GEO de telecomunicaciones son […]
Joan den ekainaren 26tuk uztailaren 1era, Gasteizeko udalaren HAZIAK programaren barnean, eta laotramitad.org astronomia lan taldearen eskutik, tailer erakargarri hau burutu zen: estratosferaraino heldu zen zunda bat egin. Hau da 35 kmko luera maximotik ikusten dena, 180 km erradiodun borobila: Ekialdera | Kreditua: laotramitad Iparraldera | Kreditua: laotramitad Mendebaldera | Kreditua: laotramitad Bisibilitate erradioa| Kreditua: laotramitad Proiektuaren inguruko informazio guztia, laotramitad-ekoen web orrin duzue: Sonda estratosférica HAZIAK 1 […]