Planeten dantza, ilunabarrean >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Planeten dantza, ilunabarrean

Astebukaeran ez dugu eguraldi aproposik izan, baina antizikloa gain gainean dugunez berriz, ilunabarretako planetan konjuntzioa jarraitzeko aukera izango dugu, datozen egunetan.  Inguruan ibiliko da Ilargia. Baita ikusteko hain konplikatua den Merkurio planeta. Merkurio ikusi ahal izateko, ezin bestekoa da horizonte laua izatea. Panorama hau izango dugu datozen ilunabarretan, mendebaldera begiratuz. Martxoaren 5ean izango dira Merkurio […]

Eguzki beltzuneak, Jupiter eta Lurraren aldean

Oso gustoko ditugu konparaketak. Ezinbestekoak gauzen benetako tamainaz jabetzeko. Gaur zintzilikatzen dugun bideoan, NASAko SDOk otsailak 9tik 11ra ateratakoa, eguzki beltzune talde baten eboluzioa ikusten da. The Sun Todaykoek Lurra eta Jupiterren tamaina ondoan ipinita igo dute youtubera. Harrituta beltzuneen tamainarekin? Ba kontutan izan hauek nahiko beltzune arruntak direla. Handienak Jupiter baino handiagoak izaten dira!

Jupiter eta Artizarra, Bruselaseko Grand Placetik

Bruselasen igaro ditugu egun batzuk ihauterietan. Eta handik Jupiter eta Artizarraren argazki hauek, Grand Placetik ikusita, ekarri ditugu. Nuestro compañero y amigo Manuel Castillo obtuvo tambien una bonita instantanea de la pareja, aprovechó, en este caso, un paso de la ISS que cruzaba entre ambos. Desde Cadiz.

Ikusi al dituzu inoiz Jupiter edo Artizarra?

Blog honetatik behatzera animatu nai zaituztegu. Guztiei. Hala ere, proposamen gehienak aurrera atera ahal izateko, teleskopioa behar izaten da. Gaurko proposamena, berriz, guztientzat da, medio optikoak izan edo ez. Ilunabarrean mendebaldera begiratzen baduzue, hor ikusiko dituzue bi argi distiratsu, ez oso altu. Horizontetik gertuen dagoena, distiratsuena, Artizarra da. Eta gorago dagoena, Jupiter. Hemen duzue bikotea […]

Hegoaldetik ateratako Andromedako galaxia eder bat

Oso posizio onean dugu Ipar hemisferioan Andromedko galaxia, altuera onean ondo ikusi ahal izateko. Andrómedako konstelazioan dagoen galaxia han gure inguruetako handiena da. Eta gertuena, 2,5 milioi kilometrotara egon arren. Bi ikuspuntutik da interesgarria argazki hau. Alde batetik, Luis Argerichek galaxia hori altuera handienera zuenean atera ziolako argazkia. Bere hegoaldeko 35ºko latitudetik ez da M31 gehiago igotzen. Bestalde, […]

Unibertsoaren eskala

The Scale of the Universe 2 orain dela hilabete batzuk ikusi genuen antzeko zerbaiten bertsio berria da. Powers of ten estilokoa, baina konparaketa  interesgarriekin, gauzen tamaina nabaritzeko. Gauza mikroskopioetatik hasi eta Unibertso osoraino. Pena da ez izatea gora edo behera joateko aukera. Zoom in/out besterik ezin dugu egin. Beste puntu ahul bat: erreferentzia asko oso “amerikarrak” direla. […]

Artizarra eta Uranoren arteko konjuntzioa, argazkietan

Ezin izan genuen guk ikusi baina hemen duzue, argazkietan, joan zen asteko Artizarra eta Uranoren arteko konjuntzioa.   A Coruñako  Agrupación Astronómica Íoko Oscar Blancok bere etxetik atera zuen argazki hau. Canon 50D kamera eta teleskopiorik gabe. Oraingoan Urano ikustea zein erreza zen erakustea nahi zuen. Baita lortu ere. Sevillako Jesús eta Pepak ere jaso zuen konjuntzioa. […]

Bilatu

Entradas recientes

febrero 2012
MTWTFSS
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829