Denok ikusi dugu ortzadar bat. Baina, nork ikusi du Ilargiak sortutako ortzadarra? Hau da, fenomeno bera, baina ilargi argiarekin sortutakoa. Stéphane Guisardek Chileko Patagoniako Parque Nacional Torres del Painen jaso du, timelapsean. Hasieran agertzen da. Eta timelapsearen bitxiena amaieran dator: eguzki argiarekin sorturiko ortzadarra. Bitxia.
Paco Bellido lagunak El beso en la Luna bere blogean kontatzen duen bezala, bihar (larunbata) teleskopiotik fenomeno bitxi bat ikusteko aukera izango dugu: Jupiterreko hiru sateliteen “desagertena”, Europa, Ío eta Ganímedes. Euskal Herrian 23:15ak izango dira. Une horretan, Europa Jupiterren diskoaren aurretik igarotzen hasiko da, eta teleskopioaren bistatik desagertuko da. Igarotze hauek ondo jarraitu ahal dira teleskopio handiekin, baina ez txikiekin. […]
Aurreko ostiralean abisatu genuen bezala Neptuno ikusteko aukera paregabea genuen astebukaeran, Artizarraren ondoan zegoelako. Azkar mugitzen da Artizarra eta urruti dago Neptunotik orain (6 gradutik gora). Konjuntzioaren irudiekin gatoz gaurkoan. Argentinatik heltzen zaigu aurrena eta Enzo De Bernardini da bere egilea. Urtarrilaren 13koa da argazkia, 0:10 UTtan ateratakoa. Canon EOS 300D kamera eta 80 mm F/5 teleskopio refraktorearen bidez […]
Joan zen Lovejoy kometa. Kalkuluen arabera, 2576rarte ez da itzuliko. Argazki edr mordoxkatxo bat utzi zizkigun, Hego hemisferiotik ateratakoak, gehienak. Baina ISStik ere ikusi zuten. Gabon egunaren inguruan. NASAk ISStik ateratako irudiekin muntaketa bat argitaratu du. Dan Burbanken irudiak dira abenduaren 21etik 26ra ateratakoak. Hegoamerikatik Pazifikora doa lehen bideoa. Filipinasetik Australiara bigarrena. Infragorriko kamerarekin aterata dago […]
Urtaro berriarekin hor etorri ziren, ohi bezala, tenporetan oinarritutako urtarorako eguraldi aurreikuspenak. Gustura entzuten ditut neuk ere. Antzinatik datorren ohitura da eta ondo dago ohitura zaharrei jarraipena ematea. Baina, nola hartu behar ditugu? Hor dago koska. Bitxikeri bezala hartu behar dira, baina inoiz ere ez iragarpen serio bezala. Zergatik? Ez zen harritzekoa izango tenporen jatorria […]
Ez da oso erraza izango baina, datorren gauak Neptuno ohi baino errazago bilatzeko aukera eskaintzen du. Prismatikoekin ere, bere 8. magnitudeak posible egiten duelako, oso zeru kutsatua ez badugu. Izar arrunt baten itxura du Neptuno eta, hori dela eta, mapak erabili behar dira aurkitzeko. Gaur gauean Artizarra dagoenez bere ondoan, lana errazagoa izango da. Horrela […]
Pena handia hartu nuen Hispaciencia desagertu zenean, gaztelaniaz idatzitako zientziaren inguruko blog mordoa batzen zituen bloga. Marchan da, hilabete bat inguru dela Comunidad Amazings deiturikoa, non Amazingseko partaideen blogen laburpen bat ikusi al den. Halakotan esaten den bezala, ez daude diren guztiak, baina dauden guztiak dira. Komunidadean sartzeko Amazingsera jo eta Comunidad izeneko atalean sakatu Edo hemen […]
Argitaratu zuen Francis (th)E mule Science’s Newsk abendu amaieran baina merezi du argitaratzea hemen ere. BBC Four-en dokumental honetan: Cantor, Boltzmann, Gödel eta Turingen inguruan hitzegiten da. Aportazio izugarriak egin zituzten baina nahiko ezezagunak dira. Eta oso amaiera tristea izan zuten guztiek. Aintzindari izateak prezio hori zu sarri. Cantor infinituen gaia sakontasunez aztertu zuen matematikan. Aintzindari izan zen horreta. Boltzmanek, […]