Orain dela gutxi timelapse zoragarri bat ikusten genuen ISStik jasotako irudiekin eginikoa: ISStik eginiko timelapse zoragarria Chet-Apichet Nasa Sdo bitartez, antzeko zerbait heltzen zaigu, baina toki batzuren etiketekin, zer den ikusten ari garena jakiteko. Oso ona.
Idatzi genuen aurrekoan Lovejoy kometaren inguruan. Periheliren ostean ioizko eta hautsezko buztan izugarriak garatu ditu. Hemen duzue Spaceweatherretik hartutako irudian. Eguzkitik urrutiratzen ari da eta Hego hemisferiotik ikusten hasi dira Ez dugu gure Ipar hemisferiotik aukerarik izango, baina helduko diren argazkien bidez disfrutatzeko aukera iango dugu. Colin Legg australiarrak argazki ederrak atera dizkio kometari. Hemen abenduaren 21ekoa: […]
Astroargazkilari bikain datzuk ezagutzen genituen. Baina ez genuen Brad Goldpainten berri. hain gustoko dugun astronomia paisaian dago espezializatuta. Bere ama orain dela bi urte bat batean hil zenean, bere bizimodua birplanteatu eta motxila hartu eta abenturara murgildu zen Californiako arkitektu hau. Hemen dituzue abentura horren emaitza batzuk. Goldpaintphotographyn duzue lan guztia. Bikaina, baita bere Flickreko galeria. Hemen argazki […]