Discovery, zaborra kanporatzen lurra hartu aurretik >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Discovery, zaborra kanporatzen lurra hartu aurretik

Pasa den asteazkenean lurreratu zen Discovery-a bere azken misioan. Ohi bezala, lurra hartu aurretik ur hondakinak askatzen ditu,pisua galtzeko helburuarekin. Espektakulu bat momentu hori Lurretik ikustreko aukera baduzu. Asteartean egin zuen “water dump” maniobra hori Discovery-k eta astronomia zale batek jasotzeko aukera izan zuen. ISS ere periodikoki egin behar duen zerbait da. Hemen duzue. Clair […]

Human Planet serie bikaina, gaztelaniazko subtituluekin online

Aipatu dugu blogean BBCk ekoiztutako Human Planet serieari buruz. Blogean utzitako komentario bati esker, kapitulu guztiak online ikusteko moduan ditugula, gaztelaniazko azpitituluekin. Benetan bikainak lehenengo bostak. Larredien ingurukoa (6.) eta erreken ingurukoa (7.), ez zaizkigu hainbeste gustatu. Ez dugu, oraindik, azken kapitulua ikusi, hirien ingurukoa. Kontuz bostgarren kapituluaren azkenengo zatiarekin. Gogor xamarra da neskamutiko gazteekin […]

ISS eta Discovery, Berlinetik begibistaz

Berlinen igaro ditugu egun batzuk, off line, pilak kargatzen. Hori dela eta, ezin izan genuen abisatu astelehenean ISS eta Discovery, gure buru gainetik igaroko zirela, bata besteari jarraitzen. Discovery aurretik eta, 7 bat segundu geroago, ISSa, 20º distantziara, gutxi gora behera. 20h25tan izan zen. Ez zen igarotze hori Berlinetik ikusi, baina bai aurrekoa ordu eta […]

Discoveryren jaurtiketa, bere kameratatik ikusita

Espektakuloa da, beti, transbordadoreen jaurtiketa ikustea. Kasu ohonetan, transbordadore berak dauzkan kameratatik nola ikusten den erakustera gatoz. Bitxia da nola igoeran askatzen dituen erregai deposituek ere kamerak dituzte eta itxasora nola erortzen diren ikusten den. Universe Todayn ikusi dugu

Cel Fosc-en argiztapen publikoaren inguruko normakuntza berriaren ingurukoprentsa oharra

Cel Fosc, Argi kutsaduraren aurkako elkarteak, prentsa ohar bat plazaratu du argiztapen publikoaren normatiba berriaren ingurukoa. Interesgarria delakoan, hemen zintzilikatzen dugu. “3 DE MARZO DE 2011. Nota informativa de Cel Fosc sobre las lámparas LED de alta potencia para alumbrado exterior, con motivo del anuncio del Gobierno de España de un plan de eficiencia energética […]

33kmtako altueran helioz beteriko globo batekin grabaturiko irudiak

Hitzegin genuen aurrekoan Discovery transbordadorea jaurti aurretik, tade batek helioz beteriko globo batean hiru kamera eta beste zenbait aparatu igo behar zituztela. Material berria argitaratu dute, hemen dituzuen argazki hauek eta baita bideo bat ere. Argazkiak Flickren dituzue erresoluzio handiagoan. Discoveryk utzitako kearen arrastoa , 22.8 kilometroko altueratik aterata Motorola Droid-X mugikorrarekin Estela (bastante disipada) […]

Martxoko zerua

Hilabetea estreinatu berri, martxoko zeruari buruz hitzegiteko unea da. 2011ko martxoa. Ipar Hemisferioko zerua Hubblesitekoen bideoa hasteko,ipar hemisferiorako eta, ohi bezala, La Costa de las Estrellas youtubeko kanaleko Fernando Beltranek itzulita. Gauaren lehenengo orduetan zein planeta ikusi ahal ditugun azaltzen hasten da. Badoa Jupiter eguzkira gerturatzen baina hor dago, oraindik ilunabarrean ikusgai. Saturnok hartuko du […]

Bi timelapse on

Timelapse pare bat eguna alaitzeko, asteartea da eta. Serengeti, Ngoro Ngoro National Park, Terengeri eta Laguna Beachen 2010ean zehar ateratako argazkiekin egnikoa. Time-lapse Compilation from 2010 from Jacob Taylor on Vimeo. Ez dakigu non dagoen eginda bigarren timelapse hau, baina irudi ederrak dauzka. Aurrekoan baino gaueko zeru gehiago agertzen da honetan. Eta musika lasai ona […]