>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

33kmtako altueran helioz beteriko globo batekin grabaturiko irudiak

Hitzegin genuen aurrekoan Discovery transbordadorea jaurti aurretik, tade batek helioz beteriko globo batean hiru kamera eta beste zenbait aparatu igo behar zituztela. Material berria argitaratu dute, hemen dituzuen argazki hauek eta baita bideo bat ere. Argazkiak Flickren dituzue erresoluzio handiagoan.

Discoveryk utzitako kearen arrastoa , 22.8 kilometroko altueratik aterata Motorola Droid-X mugikorrarekin

Estela (bastante disipada) del Discovery, captada a 33 kilómetros de altura.

Onena, zalantzarik gabe, argitaratu duten bideoa da, 33 kilometrotako altuerara grabaturikoa. Globoarekin batera biratzen du globoak, panrama osoa erakutsiz, Discoveryaren ke arrastoa barne. Hobe pantaila osora eta 720ppra ikusten baduzue. Kontuz, noizean behin azkarregi biratzen du eta apur bat mariatzen duelako. Benetan zoragarria hor goitik jaso duen panoramika.

Gauza bera egitekota daude gelditzen diren transbordadoreen bi jaurtiketetan. Endeavour apirilean eta Atlantis maiatzean. Jarraituko ditugu hauen abentura berriak.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



marzo 2011
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031