Atzerapen txiki batekin, badoaz otsaileko zeruko bideoak. Ipar hemisferioko zerua, 2011ko otsaila Hubblesite taldekoen bideoa, otsailerako eta ipar hemisferiorako. Azpitituluak, beti bezala, Fernando Beltránek erantsi ditu La Costa de las Estrellas youtubeko bere kanalerako. Orión eta Canis Maiorren zentratzen da, gau hauetan ikusgai dauzkagun planetak ere aipatuz. Hego hemisferioko zerua, 2011ko otsaila Fernando Beltrán berak […]
Aurreko sarrerako LROaren azken argazkiari bueltak ematen jarraitzen dugu. Estatubatuarrek Apollo 14aren ondoan utzi zuten banderaren bila, zutik geratu zena irudien arabera. Bideo honetan, 7min 40san ikus dezakezue. Hemen berriz LROaren argazkia. Handituz: Bandera non zegoen jakiteko, atzoko jarritako beste irudi bat. Hor ageri den maleta zuri hori, bertan geratu zela dirudi. Hemen duzue, despegearen […]
Gaur otsailaren 5ean 40 urte dira Apollo 14, ilargiratu zenetik. 1971ko urtarrilaren 31 abiatu zen Cabo Cañaveraletik. LRO (Lunar Resonnassainse Orbiter) zundak, (urtebeterako programatuta zegoen baina 5 urtez luzatu da bere misioa), urtarrilaren 25ean ateratako argazki bat argitaratu berri du, non Apollo 14aren aztarnak inoiz baino hobeto erakusten diren. Erresoluzioa aurrekoetan baino askoz ere handiagoa […]
Denok izango duzue albistearen berri. Beraz horren inguruko zenbait komentario besterik ez dugu egingo, sortu den nahastea handi xamarra izan delako. Hasi gaitezen Kepler misioaren web orriari, begirada bat emanez. ¿Confirmed Planets: 015? Ez ziren ba 1200? Ikus dezagun orain. Hau da, 1235 planeta posible aurkitu dituzte. Zientziataz ari gara eta aurkikuntza berriak konfirmatu egin […]
Johannes Vermeer (1632-1675) gure pintore gustukoenetarikoa da. Bere lanetik kamera ilunaren erabilpena da erakartzen gaituena gehien. Berez, ez dago frogatuta kamera iluna erabili zuenik. Datu gutxi ezagutzen dugu berari buruz (bere aurpegia ere ez dugu ezagutzen) eta 34 lan besterik ez zituen utzi. Dena den, nahiko argi dago kamera iluna erabili zuela. Modan zegoen aparatua […]
Orain dela gutxi azaltzen genuen bezala, aparatu berri bat dago orbitan, begibistaz ikusgai. Eta, azaldu genuen bezala, NASAk, Spaceweatherrekin batera, eguzki belaren inguruko argazki lehiaketa antolatzen du.. Buenos Airesetik datorkigu orain arte ikusi dugun argazkirik onena eta beste batzuetan ere blog honetan agertu den Enzo De Bernardinirena da. Urtarrilaren 27koa da argazkia eta hor duzue […]