>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

NanoSail-D-ren argazkia, Buenos Airesetik

Orain dela gutxi azaltzen genuen bezala, aparatu berri bat dago orbitan, begibistaz ikusgai. Eta, azaldu genuen bezala, NASAk, Spaceweatherrekin batera, eguzki belaren inguruko argazki lehiaketa antolatzen du..

Buenos Airesetik datorkigu orain arte ikusi dugun argazkirik onena eta beste batzuetan ere blog honetan agertu den Enzo De Bernardinirena da.

Urtarrilaren 27koa da argazkia eta hor duzue NanoSail-Dk segundu batean utzitako traza, ilbeheraren ondoan. Enzok dioenez, aurresandako tokitik pasatu zen NanoSail, baina espero baino distira gutxiagorekin. Ez dago garbi bela osoa zabaldu den edo ez, eta hori izan daiteke distira gutxiago horren azalpena.

Enzorenaz gain, NanoSali-Dren beste bi argazki daude lehian. Urtarrilaren 30ekoak eta Finlandiakoak biak. Kamera automatikoekin jasotakoan dira biak.

Informazio gehiago hemen.

Informazio gehiago hemen.

Jarraituko dugu lehiaketa. Ziur irudi ederrak ikusteko aukera dugula.

AZKEN ORDUA: Badirudi NanoSail-D flares-ak sortzen dituela (begibistaz nabariak diren distira aldaketak). Ikusi bestela Spaceweatherek gaur argitaratzen duen argazkia. Finlandiatik, berriz ere, eta urtarrilaren 30ean.

Temas

nanosail d

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



febrero 2011
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28