Eta, kuriosoa da, ISSaren barnean aterata dago. Pedro Duque astronauta 2003ko urriaren 18an abiatu zen Soyuz batean Baikonurko kosmodrotik ISSra. Hemen ISSko orduko tripulazioa. Misio hartan argazki bat atera zuten, benetan ederra eta barnean fisika ugari duena. Pedro Duque bere aurpegiaren irudia ematen digun ur tantan baten aurrean. Handitu dezagun aurpegia hobeto ikusi ahal izateko. […]
Jakingo duzue, agian, pasa den azaroaren 1ean Discovery transbordadorea ISSra joatekotan zela. Eguraldi txarra zela eta atzeratu egin zuten egun batzuetan data baina gero, arazo tekniko larriak zirela eta, beste atzerapen luzeago bat izan zuen. Eta, orduan, jaurtiketako leihoei buruz hitz egiten entzuten hasi gara. Dena ondo badoa Discoverya otsailaren 3tik 10era doan leihoan joango […]
Gaur, 23h38 UTtan neguko solstizioa izango da. Ordu bitxia, Euskal Herrian abenduak 22ko 0:38ak izango badira, Canariasen abenduaren 21eko 23h38ak izango dira. Dena den, ipar hemisferioko urteko gaurik luzeena eta egunik motzenaren aurrean gaude. Hego hemisferioan, berriz, udako solstizioa izango da, egun luzeena eta gaurik motzenarekin. Ospatzeko, Vivaldiren Lau Urtaroak. Negua lehenengo, guretzat eta Uda […]
Gero eta azkarrago doa guztia. Zintzilikatuta daude, dagoeneko Ilargi eklipsearen lehenengo bideoak. Bizkaiko Astronomia Taldeko Eduardo Rodriguezek eman digu honen berri. Ezin izan dugu hau ikusi, baina adi, urtarrilaren 4an eguzki eklipse partziala ikusi ahal izango dugu eta ekainaren 15ean, beste Ilargi eklipse bat, hau baino baldintza hobeagotan Floridako William L. Castlemanena da bideoa. Winter […]
Ez dira oso onak eguraldi perbisioak. Ehalaere, eguraldia lagun ez badugu, beti izango dugu aukera eklipsea sarean jarraitzeko. Aukera polita Shelios taldeak eskaitzen duena. Tenerifetik egingo dute eta konexioagure orduko 8h15tan izango da (7h15 UT). Totalidadea 25 minutu beranduago hasiko da, 8h40tan (7h40 UT).Oso toki bitxia aukeratu dute transmisiorako, eklipsearen unean Teidearen itzala Ilargiaruntz proiektatuko […]
Ez dira izar euriak timelapserako oso fenomeno egokia. 25 fotograma segundoko muntaketarekin, meteoroak argazki bakarrean agertzen direnez, ez da erraza ikustea. Baina tira, hemen pasa den asteko geminiden izar euriaren testimonioa bi timelapse hauetan. Meteoroak momentutxo batzuetan ikusten diren marraz dira. Hobe lehenengo timelapsea bigarrena baino, bigarren honetan hegazkin mordoa pasazen delako eta konplikatua da […]
Abenduaren 11n Saturnoren ekaitza berriaren albistea ematen genuen (Ekaitza erraldoia Saturnon). Geroz eta handiagoa egiten ari da ekaitza hau eta batzuk 1903ko GWS (Great White Spot-Beltzune Zuri Erraldoia)rekin konparatzen dute jadanik, Saturnon inoiz ikusi den ekaitzarik handiena. Horrelakoa zen abenduaren 10ean, Anthony Wesleyren argazkian. Eta horrela zegoen abenduaren 17an. Donald C. Parkerena da argazki hau. […]
Datorren asteartean, abenduak 21, Ilargi eklipsea izango dugu. Argi, 21ean delako, baina 20tik 21era doan gauean, hau da, 21eko egunsentian. Ez dira onak izango baldintzak, baina argazki politak ateratzeko aukera izango dugu. Hori bai,ezinbestekoa izango daipar mendebaleko horizontea garbi izatea (ahalik eta lauena). Konplikatua izango da eta horizonte hori laua izatea komeni zaigu, Bilbotik ikusita, […]