Ez dago datu ziurrik eta eszeptikoak izatea komeni da baina aukeraren bat dago datozen azaroaren 2 eta 3an izar usoak ikusi ahal izatea, azken asteetan behin baino gehiagotan aipatu dugun 103P/Hartley kometarekin lotutakoa.
Edozein kasutan, ez dago jasota euri honen aurreko erregistrorik, etahori oso arraroa da.
Baina gertatzen bada, badiruri radiantea Zisnearen konstelazioan egongo dela. hau da, Euskal Herritik egun hauetako gauaren hasieran buru gainean dugun konstelazio batetik. Eta Ilargirik ez dago. Hau da, baldintza ezin hobeagoak euria ikusi ahal izateko. Perfektuegia egia izateko? Bai, ziurrenez.
Abixatuta gaude. Ea datozen egunetan albiste gehiago dagoen honen inguruan. Horrela bada, hemen kontatuko dizuegu.