Auroren argazkiak eta nola aurresan gure herrian ikusiko diren | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Auroren argazkiak eta nola aurresan gure herrian ikusiko diren

Oso luze joan da Eguzkiaren azkeneko minimoa. Baina martxan da gure izarraren aktibidadea, 2013 izango den hurrengo maximoaren bidean. Ez ohi da aurorarik ikusten gure latitudetatik baina, Eguzkia maximoan dagoela ekaitza bortitzeren bat badu, posible da ikustea. Eta ikusi izan dira, adibidez, Donostiatik, hori bai, gure herrien argi kutsadura hain handia ez zenean.

Gert egotea komeni da hurrengo maximoari begira. Hori dela eta, aurkezten dugu gaur nola aurreikusi auroren ikuspena gure herritik. Lehenengo aukera irudian duzue, eta hemen aurkituko duzue gutxitik gutxira eguneratuta. Kontutan izan denbora unibertsalean dagoela ordua eta gure ordutegira pasatzeko 2 ordu gehitu behar direla udako ordutegian eta 1 ordu negukoan. Mapan laranka edota gorria gure lurraldera heltzen dela ikusten baduzue, irten kanpora, aukera dago eta auroraren bat ikusteko.

Beste bide bat Kp indizea da. Zehaztasunetan sartu gabe, auroren agerketa neurtzen duen indizea da. Aurreikuspenetan erabiltzeko oso erraza. Lehenik eta behin, gure lurraldea zein zonaldean dagoen jakin behar dugu.

Europa-Asia

Hegoamerica

Iparramerica

Euskal Herria, adibidez, marra gorritik behera dago. Horrek esan nahi du aurorak ikusteko aukera izango dugula Kp indizeak 9 baliora heltzen bada soilik. Hemen begiratzen da zein den momentuko Kp indizea. Horrelako grafikoa aurkituko dugu bertan.

Zutabe bakoitza 3 orduko tartea da, denbora unibertsaleko orduan.

Tira, probatuko dugu maximotik gertuago dagoenean, ea metodoak funtzionatzen duen.

Sarrera hau auroren galeria batekin itxiko dugu. Ole Christian Salomonsen da argazkilaria eta galeria eder bat du Flickr-en. Gutxi batzuk ipintzen ditugu hemen, baina hen aurkituko dituzue beste mordo bat, erresoluzio handiagoarekin deskargatzeko aukerarekin.

Informazio iturria: Astrobob

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



octubre 2010
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031