Zenbait tokitan agertu da jadanik, baina hemen ere jarri beharrean gaude. Boston-go Hayden Planetarioko zuzendaria den Neil deGrasse Tyson, mundu mailako zientzia dibulgatzaile onenetarikoa da, zalantzarik gabe. Zoritxarrez, ez du hemen bere lanak ohiartzun gehiagirik izan.
2009ko martxoaren 26an, St Petersburg-ko (Florida) St Petersburg Collegek antolatutako “Cosmic Quandaries” (Dilema Kosmikoak) izeneko hitzaldi batean parte hartu zuen. hemen duzue hitzaldi osoa, subtitulurik gabe.
Bikain transmititzen duen benetako showmana da Neil. 9 minutu 36 besterik ez. Gaztelaniazko subtituluekin dago zati hau, baina jarri soinua ere, giroaz gozatu ahal izateko.