30. hamarkadako teleskopio portatila | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

30. hamarkadako teleskopio portatila

Astronomia zaleak betidanik izan dira. Eta asmakuntza zoroak ere, betidanik izan dira. Bien konbinaketa da gaur aurkezten dugun teleskopio “portatila”.

Datu gehiegirik ez bere inguruan. Teleskopioa zein autoa Ed Turner (Whittier, California) astronomia zaletuarenak dira, baina argazkiaten ageri dena Shelly Stoody da. 1933an muntatu zuten teleskopioa automobilaren gainean, eta bertan egon zen 1955erarte. Eta ez da edozein teleskopio, Carl Zeissa baizik. Hauek bere karakteristikak:

Egilea: Carl Zeiss/Jena Germany 1920?
Irekidura: 9.5″ (24.2 cm)
Distantziia fokala: 3.58 m
Erlazio fokala: F/14.8

Argazkian ikusten den bezala, teleskopioaren oinak autoa zeharkatzen duen. Eta horrela batzen zen, transporterako:

Bitxia izango zen, benetan auto hori kaleetatik ikustea. Eta, zer esanik ez, erabiltzen ikustea. Zoritxarrez, datu bat bera ere ez bere erabilerari buruz. Datu bakarrak, datozen bi argazkietatik atera daitezkeenak dira.

Zer ari da ikusten teleskopiotik? Eguzkiaren islada kotxean ikusten da. Ez dabil, beraz, Eguzkia ikusten. Planetak agian? Egunez?

Sorpresatxo bat azkeneko argazkian. Orain hain modan jarri diren binokularrekin behatzen ari da!


Los Angeleseko Griffith behatokiak erosi zuen teleskopioa
1955ean eta han da, oraindik, 12″ko beste Carl Zeiss baten gainean muntatuta. Beraz, inoiz Los Ángelesera joan eta Hollywood bisitatzen baduzue, bisitatu ezazua behatokia eta hain historia bitxia duen teleskopioa oso gertu dago eta.

Informazio iturria: The Chicago Astronomer .

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



octubre 2010
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031