Orionidak, izar euri bat aste bukaera honetan | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Orionidak, izar euri bat aste bukaera honetan

Badira, abuztuko Perseidez gain beste izar euri batzuk urtean zehar. Baina ez dira, orokorrean, oso ikusgarriak izaten eta adituek besterik ez dituzte behatzen..

Urriaren 20aren inguruan Halley kometak utzitako arrasto batzuen ingurutik igarotzen da Lurra, Orionidak deituriko izar euri bat sortuz. Izena, radiantea Orióneko konstelazioan dagoelako da.

Nahiko izar euri arrunta zen baina, 2006tik aktibitateak gora egin du, Mikiya Sato adituaren arabera, Júpiterren eraginak Halley kometaren transito zahar batzuetako arrastoak Lurraren orbitara ekarri dituelako. 2006.ko euriaren azterketatik K.A.ko 1266, K.A.ko 1198 AC eta K.A.ko 911 zirela esan zuen. Aurten Lurrak KAko 1266 eta KAko 911 aztarnekin egingo dugu topo.

Mi maximo aurresan ditu Mikiya Satok aurtengorako. Bat pasatu da, baina ezin zen Euskal Herritik ikusi, egunez bai zen. KAko 1266ko aztarnak ziren. Urriaren 25ean da bestea, astelehenean, goizeko 6tan, KAko 911ko materiala eroriko da Lurrera, Satoren ustetan.

Ez da oso ordutegi erosoa eta, hori gutxi ez bada, Ilargia handi-handia egongo da, behaketa asko oztopatuz,baina, datozen urteei begira, jarraitu beharreko izar euria da.

Tira, ez da erraza izango baina meteororen bat ikusten baduzue, pentsatu Halley kometa famatuaren zatitxo bat Lurrera erortzen ikusi duzuela.

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



octubre 2010
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031