Van Gogh eta Astronomia | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Van Gogh eta Astronomia

Denok ezagutzen duzuen koadro batekin gatoz gaurkoan, irailaren 21ean APOD izan zena: Gau izartua Rodano gainean


APODeko gaztelaniazko orrian irudiaren azalpenetan, hau irakurtzen da:

“Por encima del río, uno puede discernir las estrellas del familiar asterismos de la Osa Mayor. Siguiendo la línea conectando las dos estrellas del Gran Carro de la derecha, se puede encontrar fácilmente la estrella del norte Polaris, cuya altura puede ser entonces estimada y proporcionando de hecho la latitud de donde se pintó el cuadro.”

1888ko irailekoa da koadroa eta Arlés da bertan agertzen den herria. Vincentek bere anaiari idatzitako gutunen arabera, irailak 21 eta 28an artean pintatutakoa. Bat dator datu hori Hartz Handiak urteko garai horretan gauaren lehenengo ordutan zeruan duen posizioarekin. Hau da:

Ez du zalantzarik Hartz Handiko izarrik distiratsuenak agertzen direla koadroan, gurdia irudikatzen dutenak. Garbi dago, baita ere, ez duela Vincentek konstelazioa ikusten duen bezala pintatzen. Hala ere, koadroan ikusten den horretatik hiriburuaren latitudea kalkulatu daitekeela dirudi, nahiko errore margen txikiarekin.

Zenitean aurkitzen da Ipar izarra Ipar poloan (90ºko latitudea, iparra). Ecuatoreko marran, berriz, horizontean dago (0º latitudea). Ipar izarraren altuera, beraz, lekuko latitudea adierazten du, ipar hemisferioan.

Francis (th)E Mulek, kalkuluari ekin zion. Ez da ipar izarra koadroan agertzen baina, ondoko irudiari jarraituz, non zegoen kalkulatu daiteke, Hartz Handiko Gurdiaren eskuineko bi izarrak bost aldiz luzatuz aurkitzen delako.

Hemen Francisen kalkulua.

45º koadrotik kalkulatuta, 43º40′ errealitatean. Bikaina, bitxikeri bat besterik ez izan arren.

Dena den, interneten begira, Van Goghek koadroa pintatzerakoan lizentziaren bat hartu zuela jakin dugu. Hemen irakurri dugun bezala, ondo kokatuta dago koadroa nondik pintatu zuen Van Goghek. Eta hego-mendebaldera begira dago. Hartz Handia, berriz, Iparrera dago. Hau da, norabide bateko paisaia pintatu zuen eta beste norabide bateko zerua. “Licencia poética” deritzo horri, ez da?

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



octubre 2010
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031