Argazkiak ateratzen ibili ginen udan, timelapse bat egiteko asmoarekin. Edizio programekin borrokan nahiko luze ibili eta gero, hemen jartzen dugun bideoa atera zaigu. 2500 argazki inguru dira, aurtengo udan ateratakoak guztiak, Zamorako Gallegos del Campo herrian. Sekuentzia guztiek gauza bat dute komunean: momentu batean edo bestean Ilargiaren argiak argiztatzen dituela bazterrak. Canon 400D da lehenengo sekuentziaren kamera eta Canon 550D beste guztietan. Sigma 17-70 objektiboarekin, 30″ esposizioa 1600ISOra. VirtualDubekin editatua.
Muntaketa honekin udako zeru garbietatik neguko eguraldi txarraren igarotzea irudikatu nahi izan dugu. Zeru garbi garbiak sekuentziatan baina, amaiera aldera, lainoak agertzen dira, neguko zeruan nagusia del Orioneko konstelazioarekin batera. Kalitate gutxikin ikusiko duzue hemen. Hobe vimeon egitea, HDn eta pantaila osora. Eta deskargatzen baduzue, kalitate hobeagoarekin oraindik.