Artizarraren fasea, prismatikoekin ikusgai | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Artizarraren fasea, prismatikoekin ikusgai

Artizarrari begira ibili ginen atzo ere. Hirugarren eguna jarraian planeta egun argiz ikusten dugula. Konplikatzen doa gauza, itxuraz Eguzkira gerturatzen ari delako. Baina posible da. Saiatu, hori bai, Artizarra zein ingurutan ibili behar den aurkitu eta gero, Eguzkia etxe baten atzean edo ezkutatzen.

35ºtako distantzia bazegoen Eguzkia eta Artizarraren artean irailaren 30ean, atzo 30ºtakoa zen. Hemen duzue, Stellariumarekin neurtua.

Stellariumen azkeneko bertsiotan dagoen tresna horrekin zuen aurreikuspenak egin ditzakezue datozen egunetarako, kontutan izanda eskuarekin angeluak neurtzeko “neurri” hauek. Eskua luze-luze jarri behar da.

Agrupación Ioko Oscar Blancok, Artizarraren fasea prismatikoekin ikusteko aukera dagoela komentatu zuen foro batean. Hori irakurri eta prismatikoak armairutik ateratzea dena bat izan zen. Eta han zegoen Artizarraren oraingo fase fin ederra bistan. Atzoko argazki honek erakusten du nola ikusten den fasea.

Etxean teleskopioa baduzue hobe. Edo eta Galileoskopioarekin. Probatu eta kontatu.

Irailaren 11an ateratako argazki bat bidaltzen digu irakurle batek. Ilargi fin-fin bat Artizarraren ondoan ikusgai. Ikusten ahal dituzue?

Hemen irudi bera, handituta

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



octubre 2010
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031