Artizarra egun argiz: argazkiak | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Artizarra egun argiz: argazkiak

Artizarra egun argiz ikustea Astroboben azaldutako metodoa jarraituz, uste baino errazagoa izan da. Ez da beharrezkoa behaketa esandako orduan egitea. Arratsaldeko edozein ordutan ere funtzionatzen du, hiru ukabilak norabide egokian luzatzen baditugu.

Astelehenean ikusi genuen Artizarra. Baina atzo ere. Eta argazki batzuk ateratzeko aprobetxatu genuen. Hemen lehenengo argazkia.

Ikusi duzue? Artizarra eskuinaldean dago, erdi aldera. Beste argazki honetan, berriz, eskerrean dago, laino txikiaren gainean.

Hemen errazago ikusiko duzue.

Irudia handituz, Artizarra puntu bat bainogehiago dela ikusi daiteke. Ez al du formarik?

Irudia gehiago handituz, ez dago zalantzarik. Artizarrak, Ilargia bezala, faseak ditu.

Hemen irudi bera, gehiago handituz

Argazki guztiak Canon 550D eta sigma 70-300 objetiboarekin aterata daude. Ez dago teleskopiorik hemen

Oraindik ez duzula Artizarra egun argiz ikusi? Benga, garaiz zaude oraindik eta.

Temas

artizarra

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



octubre 2010
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031