Pare bat irudi, azkeneko egunetan komentatzen ibili garenaren inguruan. Astronomy Sketch of the Dayn agertu zen lehena, irailaren 30ean. Marrazki biziduna da lehena, irailak 20tik 24ra Urano, Jupiter eta honen sateliteen mugimendiua erakutsiz. Prismatikoak erabili ditu behatzaileak marrazkirako. Bognár Tamásek Zakanytik (Hungaria). Oraindik ez duzula Urano ikusi? Ba azkar, garaiz zaude eta.
Rolando Ligustri dator, berriz ere blogera, 03P/Hartley kometaren irudi berri batekin. Cassiopeian harrapatu du oraingoan Pacman Nebularen ezizenarekin ezagutzen den NGC 281 nebulosarekin batera. Urriaren 2koa da irudia eta animazio txiki bat ikusi ahal duzue hemen