Uste dugu ipini dugula, dagoeneko, Kike Herreroren timelapseren bat. Roque de los Muchachosen egon zen joan zen uztailean, La Palman, TNG teleskopio italianoarekin behatzen. Denbora ondo aprobetxatu zuen eta gaur emen ipintzen dugun tinelapsea ere egin zuen, sekuentzia desberdinak eta 4000tik gorako argazkiekin. Oso ondo ib bat, ili da post-produkzioan eta edizioa bikaina da. Eta musika, luxu bat, Cesar Royok (The Dust Bowl) timelapse honetarako bereziki egin duelako.
Materiala aprobetxatuz eta startrails programa erabiliz, izarren aztarnak toma desberdinetan jaso ditu. Ederrak benetan. Ikusi bestela hau, non TNG teleskopioa ageri den. Handiagoa deskargatu ahal izateko, jo bere web orrira.
Ez da makala hurrengoa ere. Inpresionanteak izarren aztarnen kolore desberdinak. Deskargatu handiagoa hemen.
Eguzki sarrera bat ikusten da timelapsearen hasieran. Ikusi duzue izpi berdea?, Hemen duzue, bestela, fotograma hori.
Beti bezala, ondo gozatzeko, pantaila osora ikusi. Aste bukaera ona igaro.