Entzun ahal duzue inoiz zerbait Korden teoriari buruz? Dokumental honetan era entretenigarri eta erraz batean azaltzen da. Benetan konplexua eta korapilatsua da fisikaren egoera, arlo honetan behintzat. Nork daki soluziora heltzeko gai izango garen. Fisika. Sarrera honek Cienciamian ospatzen den Fisikaren karnabalaren X. edizioan parte hartzen du.
Uztailaren 19an batzuren esanetan OHEa (Objektu Hegalari Ez identifikatua) zenak Chinako Hangzhouko aeroportuko itxiera ekarri zuen. Gamez lagunaren Magonian, “misterioa” argitu dela irakurri dugu. Baimendurik gabeko hegazkin bat besterik ez zen. Hemen duzue albiste osoa.
Agrupacion Ioko foroari esker, Eurekak Lurra-Ilargia sistemaren argazki bat argitaratu duelaren berri dugu, Messenger ontziak ateratakoa. Maiatzaren 6ko argazkia da, Merkurioren orbitatik, hemendik 183 millioi kilometrotara. Gure sistemaren ikuspegi bitxia. Irudi bera, handituta.
Durangoko Astronomia Gelako Esteban Estebanen argazkia gaurkoan. Abuztuaren 12koa da, Sony DSC-H50 kamera eta Hontoria de Valdearadosetik (Burgos). Abuztuaren 12ko 20:14 UTan, F3.2 eta 3 segundoko esposizioa. Ederra
Gaur ere, hor izango dira hiru planeta medebaldekohorizontean. Eta Ilargia Artizarrak (Venus), Saturno eta Marte osatzen duten triangelura gerturatuko da. Gauerko (abuztuak 13) posizioak irudikoak izango dira. Dantzak jarraituko du datozen egunetan eta planetak mugitzen direla konprobatzeko aukera izango dugu, Ilargia inguru horretan ez egon arren. Aurtengo perseidak ihazkoak baino pobreagoak izan direla dirudi. Datozen […]
Hemen dira, aurten ere, abuztuko perseida famatuak. Zortea izango dugu aurten, maximoa ostegunetik ostiralera doan gauean izango delako. Ez da Ilargirik izango eta horrek ere lagunduko du. Aurreikuspenen arabera, perseida gehien goizeko ordubiak eta laurak artean izango da. Ez da erraza izango iaz beste perseida ikustea baina nork daki. Ehiza on!!
Gaur izango da perseidek aktibitate máximoa. Iluntzen duen momentutik posible izangop bada perseiden bat ikustea, izar euri honen maximoa 1:30 eta 4:00ak artean gertatuko da, aurreikuspenen arabera. Behaketa zenbat eta beranduago egin, posibilidade gehiago perseidak ikusteko, Perseoko konstelazioa (hortik datoz, itxuraz, meteoroak) gorago egongo delako. Bi bitxikeri loratuko dute gau berezi hau. Ilunabarrean hiru planeten […]
Oporretan gaude, baina nahitanahiez ipini behar dugu Fernando Cabrerizoren bideo hau. Horrela deskribatzen du berak youtuben : “Un pequeño divertimento contraponiendo diferentes aspectos del desarrollo, uno derrochador y frenético, y otro calmado y generador de recursos.” “Premios Día Mundial del Medio Ambiente Castilla y León 2010” lehiaketan 1. saria irabazi du “Del Arte a la […]