Orain dela gutxi Barnard-en izarraren mugimendu propioa ikusten genuen. Gaur Próxima Centauri gure eguzkitik gertuen dagoen izarraren mugimendua ikusiko dugu.
Próxima Centauri, gure sistematik gertuen dagoen izarra izan arren, mugimendu propioaren arabera 13. tokian dago, gertu egoteaz gain perspektiba eta abiadura erlatiboak ere zeresan handia duelako honetan.
Ez dakigu oso ondo zein den mugimendu propiorik handiena duten izarren zerrenda zein den. Wikipediak dio: Barnarden izarra, Kapteynen izarra, Groombridge 1830, Lacaille 9352, Gliese 1, HIP 67593, 61 Cygni A & B, Lalande 21185, Épsilon Indi, Gliese 412. Baina zerrenda hori ez dator bat orri honetan agertzen denarekin. Koadroan duzue zerrenda hau.
Gaurko irudia blog honetan ezaguna den, Enzo De Bernardinirena da. Próxima Centaurik urte beteko epean egindako bidea erakusten du. 2009ko otsailaren 29tik, 2010eko ekainaren 21era.
Jatorrizko sekuentzia eta datu teknikoak ikusteko, klikatu hemen. Datozen urteetan Enzok sekuentzia jarraitzeko asmotan dago, urtean behin irudi bat aterata. Jarraituko dugu bere lana.