Geldirik daude, itxuraz, izarrak. Baina guzti guztiak mugitzen dira. Baina, hain urruti egonda, ez da nahikoa gizaki baten bizitza mugimendu hori nabaritzeko. Eszepzio batekin, gutxienez: Barnard-en izarra.
Izar guztien artean azkarrena da izar hau, eta Edward Emerson Barnardek nabaritu zuen lehenengoz bere mugimendua 1916an, izarraren ingurua harrapatzen zuen plaka fotografiko bat 22 urte aurretik ateratako beste batekin konparatu zuenean. 4 minutuko desplazamendua zeukan 9.5 magnitudeko izarrak 22 urteko epe horretan. Ia , 6 argi urtetara dago Barnarden izarra gugandik, laugarren izarrik gertuena izanik Alfa Centauriko sistemaren hiru izarren ondoren. 4 bat argi urtetara daude hauek.
Alex Sanz gaur egun Burgosen bizi den Madrileko afizionatua, Agrupación Astronómica de Burgoseko kidea denak Fotastro_SE foroan orain dela egun batzuk harritu gaituen Barnardeko izarraren mugimenduaren sekuentzia batekin. Lau irudi sekuentzian: 2001eko uztailekoa lehena, 2004ko ekainekoa bigarrena, 2007ko ekainekoa hirugarrena eta orain dela egun gutxi ateratako azkena. Hemen duzue.
Irudian oso nabaria da nola aegin duten aurrera astroargazkintzako teknikek 10 urte hauetan. Argazkitik argazkira nabaritzen doa hobekuntza. Hau da Alexek dioena: “Son tres CCDs diferentes las que he utilizado en este tiempo, la primera era con un chip muy pequeño y a f/3,3, la segunda era con un chip tipo ST7 a f/6,6 y las dos últimas ya con mi cámara actual a f/10 y eso se nota mucho (son apilados de 3-4 exposiciones cortas)“. Hemen dituzue argazki guztiak batera.
Eta hemen handiagoak.
Ofiucon dago Barnarden izarra. Datozen hilabetean dira, beraz, izar hau ikusteko egokienak. Hemen izarra aurkitzeko mapa pare bat. Probatzerik nahi? Ehiza on!!